Lanbidek emakumeekiko daukan jarrera salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

  • Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza aurrean batu dira hainbat hiritar, “Gure prekarietatea, haien negozioa” lemapean. Bereziki indarkeria matxista pairatu duten emakumeak kaltetuz, Lanbidek darabiltzan praktika okerrak eta murrizketak izan dituzte jo puntu.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko azaroaren 21an - 13:07

Elkarretaratzea Bizkaiko emakumeen elkarteek eta kolektibo sozialek deitu dute, “Derrigorrezko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) kudeatzeko ardura duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sistema patriarkala erreproduzitzen jarraitzen duela” salatzeko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalen gidaritzapean jarduten duen zerbitzuak emakumeen kontra darabilen indarkeria, bereziki indarkeria matxista pairatu duten emakumeei eragiten diena, ezagutaraztea izan dute helburu. Justizian oinarritzen den eta benetako berdintasun politikak erabiliko dituen babes sozialerako sistema ere aldarrikatu dute.

Publiko egin duten idatzian salatu dutenez, Lanbidek irizpide arbitrario eta neurrigabeak erabiltzen ditu, legearen erabilera okerra eginez eta emakumeak arrisku egoerara bultzatuz. Gehitu dute, sarri emakume horiek adin txikikoen kargu egon ohi direla eta faktore horrek arrisku egoera larriagotzen duela. Honek, indarkeria matxista pairatu duten emakumeen berbiktimizazioa eragiten duela azpimarratu dute.

Are gehiago, diru laguntzaren justifikaziorik gabeko iraungipenaz harago, Lanbide atzeraeraginezko izaeradun “okerreko kobratzeak” erreklamatzen ari dela ere salatu dute, emakumeak “gogorki zigortzen” dituena.

Jakinarazi dutenez, Aratekoaren bulegotik aurten luzatutako espedienteen bidez, sarri adierazi da Lanbidek indarkeria jasan duten emakumeei diru-laguntza kenduz egindako esku-hartzeekiko desadostasuna. Gainera, espedienteek jasotako kasu guztietan emakumeek adin txikikoren bat zeukaten beraien kargu, eta horren aurrean Arartekoak argi adierazi du Lanbidek ez duela adin txikikoen interes gorena kontutan izan.

Horren guztiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren arduragabetasuna ere seinalatu dute, zeinak ez dituen aintzakotzat hartzen indarkeria matxista jasan duten emakumeek Lanbideko bulegoetan pairatzen dituzten eskubideen urraketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude