Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

  • Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


2024ko urriaren 17an - 07:30
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Banaketa sektoreko enpresentzako "kostuen emendioa" eraginen luke Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak xede duen lanaldi murrizketak, Banaketa Enpresa Handien Elkarte Nazionalaren (Anged) arabera. Hori horrela, kostuei aurre egin ezinean "sorpresa txarrak" agertu daitezkeela dio egiturak: ekoizpen murrizketak eta beraz lanpostu desagerpenak. Gogorki hitz egin du elkarteko presidente Matilda Garciak: "Ariketa populista arriskutsua egitea dakar produktibitateari buruzko eztabaida guztia astean lan egiten den ordu edo egun kopuruan zentratzea".

20 enpresek osatzen dute gaur egun Anged elkartea: El Corte Inglés, Carrefour, Leroy Merlin, Alcampo, Ikea, Tendam, Obramat, Mediamarkt, Conforama, Eroski, C&A, Costco, Apple Retail, Feu Vert, Fnac, Toysrus, Aurgi, Nauroto, Action eta Dufry. Orotara, 236.000 langile dira enpresa horientzat lanean ari.

Oraingoz, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan asteko lanaldia 40 ordukoa da gehienez. 2025. urterako 37,5 ordura apaldu nahi dute —urtean 1.712 ordu—, baina 2024a trantsizio urtea izanen da, asteko lanaldia 38,5 ordura murriztuta.


Espainiako Gobernua kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
Goizean argi
Mimoak EAJri

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.