LABek jakinarazi duenez, "bi zigor larri" eta prestazioen %30eko errekargua ezarri dizkiote enpresari. Enpresak esan du istripua langileak karga jasogailuaren erabileren araua ez errespetatzeagatik gertatu zela.
Sindikatuak jakinarazi duenez, langileak karga jasogailuagaz eduki zuen lan istripua. “Karga jasogailuak katigamendu mekanikoko gailu bat zuen, eta karga jasogailua dagokion solairuan ez badago, atea blokeatuta geratzen da eta ez da irekitzen”. Baina lan istripua gertatu baino egun batzuk lehenago, karga jasogailuak huts egin zuela eta horren aurrean enpresak ez zuela ezer egin gaineratu du LABek. “Istripuaren egunean, atea blokeatzeko katigatze sistemak ez zuen behar bezala funtzionatu, eta nahiz eta karga jasogailua 0 solairuan ez egon, atea ireki egin zen”.
Sindikatuak azaldu du lan ikuskaritzak egiaztatu zuela enpresak ez zuela inolako prebentziozko mantentze lanik egiten. “Enpresak esan zuen ez zuela betebehar horren berri”. Istripua gertatu ostean, enpresak karga jasogailua mantentzeko kontratua egin zuen karga jasogailua konpondu zuen enpresagaz. “Enpresa horrek segurtasun ziurtagiri berriak egin zituen”.
Gaineratu dute 2017an egindako ebaluazio bat zegoela, baina ez zegoela lanpostuaren arrisku zehatzei eta enpresako arrisku orokorrei buruzko prestakuntzarik. “Ez dago ohiko lanposturako gaitasun ziurtagiririk”. Horrez gain, karga jasogailua “fabrikatzaileak kontraindikatutako kontuetarako” erabiltzen zela diote.
Enpresaren erantzuna. Horren aurrean, baina, enpresak azaldu du debekatuta daukatela langileak karga jasogailuan ibiltzea. “Karga jasogailuaren erabilera lehengai eta merkantziarentzat dago mugatuta”. Gainera, azaldu dute arau hori azaltzen duen kartel bat ere ipinita dagoela. “Langileak ez zuen arau hori bete, eta horregatik gertatu zen istripua”.
Sindikatuak gaineratu du lan ikuskaritzak prebentzio araundiaren bi arau hauste larri ezarri dizkiola: ateak blokeatzeko sistemaren funtzionamendu desegokia eta mantentze falta. “Prestazioen %30eko errekargu proposamena egin zen, langileak jasandako osasun kalteen eta lan arriskuen prebentzioari buruzko legeria haustearen arteko kausalitate harremanaren ondorioz”.
LABek salatu du lan istripuaren arrazoiak “lanaren antolaketa txarra eta oinarrizko mantentze prebentiborik ez egin izana” direla. “Beti bezala, enpresek berandu jarduten dute, langileok osasuna galdu dugunean”.
Astelehenean langile bat hil zen Izarran, Kutxabanken bulegoan lanean ari zela. Euskal Herriko urteko lehen lan heriotza da, eta jakinarazi dutenez, istripu ez traumatiko batek eragin du. Iaz, lan heriotzen herena istripu ez traumatikoen ondorio izan zen. Arrisku psikosozialen... [+]
Lan istripu ez-traumatikoak izan daitezke, besteak beste, bihotzekoak jota hildako langileak, iktusak edota konortea galdutakoak. Iaztik igo egin da horien gisako heriotzen ehunekoa. LABek salatu du lan istripu guztien atzean lan baldintzak eta lanaren ezaugarriak daudela:... [+]
Abenduaren 7an langile bat hil zen Arabako Iruzaiz-Gaunan eraikuntza lanetan zebilela, lan istripu ez-traumatikoan. LABek salatu du azpikontratatutako enpresako langilea zela, eta horrek zailtzen duela laneko segurtasuna bermatzen dela kontrolatzea. Dagoeneko 69 dira aurten... [+]
Eibarko Auzitegiak ebatzi du Oñatiko enpresan baimendutako maila baino 38 aldiz handiagoa zela langileek azido sulfurikoarekin edukitako kontaktua. Epaiaren ondorioz bi langileren kontratua eten egingo dute eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko ditu.