LABek Jaurlaritzaren Bilboko egoitza sinbolikoki okupatu du Hezkuntzan lanpostu gehiago egonkortzeko eskatuz

  • Jaurlaritzak Bilbon duen lurralde ordezkaritzako egoitza okupatu du LABek maiatzaren 23an. Ekintza horrekin "egiturazkoa den prekarietateari amaiera ematea" eta lanpostu gehiago estabilizatzea eskatu dute Hezkuntza sailaren menpeko irakasle, heziketa bereziko hezitzaile eta sukalde eta garbiketako langileentzat.


2022ko maiatzaren 24an - 07:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Benetako Kontsolidazioa orain! Hezkuntzako langileak babestu!” lemapean, Jaurlaritzak Bilbon duen lurralde ordezkaritza okupatu du LABek. Lanpostu gehiago kontsolidatzea eta Euskal Herriko langileentzako neurriak bertan erabakitzea eskatu dio sindikatuak Hezkuntza sailari.

LAB: "Hezkuntza sailak orain arte emandako eskaintzen kopuruak ez dira nahikoak"

Sindikatuak okupazio ekintzaren bidez eskatu du "estabilizazio prozesuetako lan eskaintza publikoetan lanpostu gehiago eskaintzea". Prekarietatea egiturazkoa dela salatu du: "Kolektibo laboraletan, behin-behinekotasuna eta prekarietatea egiturazkoak izan dira azken urte luzeetan. Heziketa bereziko langile-kolektiboetan 14 urte pasa dira LEP deialdirik gabe eta sukalde eta garbiketako zerbitzuetan 21 urte. Horregatik, urtez urte errepikatu diren laguntza-kontratuak eskaintzaren parte izan behar dira eta kontsolidatu beharrekoak; egiturazko lanpostuak dira".

Espezialitate bakoitzean egonkortu beharreko kasu zehatzak seinalatu ditu: "Irakasleen kasuan, egiturazkoak diren lanpostuak –egun aurrekontu zuzkidura dutenak– eta ezkutuan daudenak; bereziki, laguntza zerbitzuetan zerbitzu-eginkizunen bidez betetzen direnak (lanbide heziketakoak, Iraleak, barnetegiak edota Berritzegunekoak). Heziketa berezian, obra eta zerbitzu kontratu guztiak, urtero errepikatu direnak. Eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboan, iruzurrean dituen eta ikasturtero errepikatzen diren lan metaketa kontratuak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!