Kutxabankek bikote gasteiztar baten aurka zuen kaleratze prozesua bertan behera utzi du epaileak

  • Cesarea eta Bartolomek 68 eta 72 urte dituzte eta Gasteizen duten etxetik bota nahi zituen Kutxabankek, baina Arabako probintzia-auzitegiak baliogabe jo du hipotekaren kuota bat ordaintzen ez duzunean bankuak hipoteka osoa eskatu ahal dizula dioen klausula. Ez dago helegiteak jartzeko aukerarik.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2018ko otsailaren 21a

Ebazpen hau gehitu behar zaio abenduan beste epaile batek erabakitakoari: Kutxabankek 69.626 eurotan tasatu zuen etxea, enkantean jarri asmoz, eta epaileak bertan behera utzi zuen tasazioa, ebatzi zuelako aldebakartasunez ezarritako tasazioa zela eta gainera Tasazioen Euskal Zerbitzuak ezarritakoaren oso azpitik jarri zuela Kutxabankek (ofizialak 254.800 eurotan baloratu zuen etxea).

Cesarea eta Bartolomeren alabak 48.000 euroko mailegua eskatu zuen 2008an, lokal bat eskuratu eta denda jarri ahal izateko, eta mailegua gurasoen etxebizitzarekin abalatu zuen, Hala Bedin kontatu dutenez.

Stop Kaleratzeak Araba plataformak eta honen abokatuek baikor baloratu dute epailearen erabakia, Espainiako Estatuko legeen gainetik Europako zuzentarauak daudela ebatzi duelako.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Etxegabetzeak  |  Kutxabank  |  Gasteiz

Etxegabetzeak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-11 | Iņigo Igartua
Barakaldoko familia baten aurkako etxegabetze-agindua geldiarazi dute hilabetez

Abenduaren 11rako aurreikusita zegoen familiaren etxegabetzea gelditu du Barakaldoko epaitegiak. Neurri honen bidez, hilabeteko epea zehaztu dute egoerari irtenbide bat emateko, Herrikoloren irakur daitekeenez.


2018-12-05 | ARGIA
Langabezian dauden emakume bat eta bere semea etxetik bota nahi dituztela salatu dute Barakaldon

59 urteko emakume bat eta 32ko bere semea, biak langabezian, etxetik botako dituzte Barakaldon datorren abenduaren 11n aldaketarik ezean, Herrikolorek jaso duenez. Bazterketa sozialaren aurkako Berri Otxoak plataformak salatu duenez, EAJko Amaia del Campo alkateak eta zerbitzu sozialek ez dute irtenbiderik proposatu.


Bere buruaz beste egin du 65 urteko emakume batek Madrilen, etxetik bota behar zuten unean

Alokairuan bizi zen duela lau urtetatik. Epailearen aginduarekin joan da Polizia astelehenean, baina emakumeak ez die atea ireki. Minutu batzuk geroago bosgarren pisutik salto egin du.


2018-11-27 | Hala Bedi
Urkatutako panpin baten atzean ezkutatzen den errealitate gordina

Azaroaren 24ean, larunbatean, irudi bat birala bilakatu da sare sozaletan: gazte bat “urkatuta” agertu da. Baina, zer dago irudiaren atzean? Egia edo gezurra da? GES Gasteizek erantzun du.


2018-11-16 | Iņigo Igartua
Hipoteka Lege berriak "milaka" etxegabetze eragin ditzakeela salatu du EAEko Stop Desahucios plataformak

Espainiako Kongresuan tramitatzen ari den Hipoteka Lege berriaren iraungitze goiztiarraren erregulazioak, kreditu guztien atzera-eraginkortasunean ez eragitea eskatu du EAE-ko Stop Desahucios plataformak Donostian egin duen kontzentrazioan.


2018-11-07 | Iņigo Igartua
Amaia Egaņa hil zenetik sei urtera, etxegabetzeek ez dute etenik Barakaldon

Berri Otxoak plataformak, Barakaldoko Langabetuen Asanbladak, Argitan, ELA, LAB, STEILAS, ESK eta CNT sindikatuek antolaturik, Amaia Egañaren heriotzaren seigarren urteurrena oroitzeko kontzentrazioa egingo dute ostiralean, azaroak 9, Justizia Jauregiaren aurrean.


Etxetik botatzeko asmoz zerraila aldatu diote familia bati Atarrabian baina berriz sartzea lortu dute

Agindu judiziala iritsi zaio familiari bigarrenez eta behin betikoa da. Etxea utzi beharko dute. Atarrabiako alkateak nabarmendu du saiatu direla laguntzen eta premia handienean zeudenean ere larrialdietarako laguntzak eman dizkietela.


2018-06-14 | ARGIA
Bere buruaz beste egin du Banco Popularraren aginduz etxegabetu behar zuten gizon batek

Cornella de Llobregaten (Katalunia) gertatu da. 45 urteko gizonak bere burua jaurti du hamargarren solairutik behera, Mossoak etxegabetze ordenarekin etxeko atean zirela.


Esan artzapezpikutzak egitekoa duen etxe kaleratzea atzeratu dute epaitegiek

Hipotekek Kalteturiko Plataformak adierazi du "forma" arazo batek atzeratu duela tramitea baina ohartarazi du artzapezpikutzaren nahia oraindik ere Esa herriko familia etxetik botatzea dela.


2018-04-25 | Miren Osa Galdona
Okupatutako etxeak azkarrago husteko lege-erreforma onartu du Espainiako Kongresuak, eskuin unionistek eta subiranistek bat eginda

Prozedura Zibileko Legea aldatzea onartu du Espainiako Kongresuak. Horrela, etxe bat okupatu duten pertsonak bi urteren buruan kaleratu ordez, bi hilabeteko epean kanporatu ditzakete. Neurriak ez du arrisku egoeran dauden familientzat edo norbanakoentzat alternatibarik jasotzen; administrazioak ez die zertan beste bizitoki bat eskaini. PPren, Ciudadanosen eta EAJren botoekin atera da aurrera PDeCATek proposatutako legea. Indarrean jartzeko Senatuaren onespena behar du.


Eguneraketa berriak daude