Kurdistanekin elkartasunez ekimen ugari Donostialdean, eta abenduaren 7an manifestazioa Durangon

  • Donostialdeko Herri Kurduaren aldeko ekimenak hainbat ekimen eta mobilizazioa deitu ditu Kurdistaneko egoera salatzeko. Abenduaren 7an Durangon manifestazioa deitu dute herri kurduaren aldeko Euskal Herriko talde ugarik elkarlanean. "Manifestazio jendetsua izatea nahi dugu eta hori urratsez urrats egin behar den bidea baita Donostialdean martxan jarri gara". Horretarako, azaroa bukatu bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte Rojavan bizi den egoeraren berri emateko, eta "herri honen borroka eta iraultza zabaltzen jarraitzeko asmoz".


2019ko azaroaren 19an - 16:52

Jarraian Donostialdean antolatu dituzten ekimenak, oharrean azaldu gisan:

• AZAROAK 15, 19:00etan KIJERA Gaztetxean (Donostiako Alde-Zaharrean) “SARA” filma eta ezabaida.

◦ Zuzendaria Dersim Zerevan. 95 min (2015). “Sara-Jiyana min her şer bû (nire bizi osoa borroka izan zen) pelikula dokumentalak Sakine Cansiz iraultzaile kurduaren bizia kontatzen digu. Sara 2013an erail zuten Turkiako zerbitzu sekretuek. Kurdistango Langileen Alderdiko sortzaileetako bat izan zen eta baita Turkiako Estatu faxistaren aurka erresistentzian altxa zen lehen emakumetetakoa. Pelikulan benetan adierazgarria da bere lagun eta kideek egiten diguten izaeraren gertuko deskribapena. Sakineren ibilbidea ezagutzen ez duenarentzako, aukera ederra da dokumental hau gure garaiko emakume iraultzaile baten bizia ezagutzeko.

◦ Kijera Gaztetxeak urtebete egin du urrian Donostialdeko Alde-Zaharrarentzat lanean. Kanpanari kalean aurkitzen da egoitza hau eta hamabi urtez itxita egon ostean gaur egun gazte, familia eta auzoko naiz Donostiako herri muginmendurako espazio erreferente bilakatu da.

• AZAROAK 19 : 19:00etan EMAKUMEEN ETXEAN, asanblada ez mistoa eta WOMEN DEFEND ROJAVA Kanpainaren aurkezpena.

Siria iparraldeko emakumeen borroka aintzat hartuta, euskal herrian ere mugimendu feminista antolatzeko deiadarra dakarkigu Women Defend Rojava nazioarteko ekimenak. Rojavan izandako kide batek aurkeztuko du ekimena, Donostiako Asanblada Feministaren eskutik.

• AZAROAK 20, 19:00etan KAXILDAn (Donostiako Amara-Zaharrean) Solasaldia, afaria eta “SIKA ÇIYA YE KURMENC” filma,

◦ 19.00etan BUSCAR REFUGIO EN EL INFIERNO hitzaldia Karlos Zurutuza kazetariarekin. Karlos ekialde hurbileean eta herri eta hizkuntza gutxituen inguruan lan egiten duen kazetaria donostiarra da. Beronek emango digu Siriako kurduak jasatzen ari diren azken erasoaren berri zuzena. 20:30etan afari solidarioa izango dugu 10€tan. Aldez aurretik izena ematea eskertuko da kaxilda@kaxilda.net)

21:30 “SIKA ÇIYA YE KURMENC” (Kurdistango mendien itzala) filmaren proiekzioa. Zuzendaria: Azad Evdikê ; 21 minutu. Kurdueraz gaztelaniazko azpitituloekin. ▪ Kaxilda Donostiako Amara Zaharrean aurkitzen den liburutegi eta jatetxea da.

• AZAROAK 21, 13:00tetan GUNEAn (Donostiako Ibaetako kanpusean) “MY PARADISE” filma + eztabaida ◦ Zuzendaria eta idazlea: Ekrem Heydo ; 2016ko filma Irakiarra da. 94 minutu. ◦ Filme zuzendari bat bere jatorrizko herrixkara bueltatzen da 25 urte ondoren, eskuan ikaskideen argazki bat duela. Lagun bakoitzaren biziak zer eman duen aurkitzen saiatuko da, gerrak beren etorkizuna betirako aldatu ostean.

◦ GUNEA Donostiako Ibaetako kanpuseko espazio auto-kudeatua da.

• AZAROAK 27, 19:00etan MIKELAZULO (Oreretan) “RADIO KOBANI” filma eta ezabaida ◦ Zuzendaria eta idazlea: Reber Dosky ; 2016ko filma, 90 minutu ◦ Dilovan, 20 urteko gazte kurduak, Estatu Islamikoaren kontrako gerrak suntsitatuko Kobane hirian irrati bat sortzen du. Dilovanen progarmetan biziraun duten pertsonak elkarrizketatzen ditu, etxera bueltatu diren errefuxiatuak, borrokalari naiz poetak, eta guzti hauek sarriaskiak hautsitako bizitzaren zentzuez hitz egiten dute, baita entzuleei aurrera jarraitzeko hatsa eman ere, hain zuzen, hiri eta etorkizuna berreraikitzen dabiltzan biztanleei.

• AZAROAK, 18:00etan BITERI Kultur Etxean (Hernanin) SARA filma proiektatuko eta emakume kurduen borrokaz arituko gara, Hernaniko koooperazio taldearen laguntzaz antolatutako saioan.

- Zuzendaria Dersim Zerevan. 95 min (2015). “Sara-Jiyana min her şer bû (nire bizi osoa borroka izan zen) pelikula dokumentalak Sakine Cansiz iraultzaile kurduaren bizia kontatzen digu. Sara 2013an erail zuten Turkiako zerbitzu sekretuek. Kurdistango Langileen Alderdiko sortzaileetako bat izan zen eta baita Turkiako Estatu faxistaren aurka erresistentzian altxa zen lehen emakumeetakoa. Pelikulan benetan adierazgarria da bere lagun eta kideek egiten diguten izaeraren gertuko deskribapena. Sakineren ibilbidea ezagutzen ez duenarentzako, aukera ederra da dokumental hau gure garaiko emakume iraultzaile baten bizia ezagutzeko.

• AZAROAK 30, 17:30etan Anoeta estadioaren inguruetan izango gara. Egun, naziorteko gaiak mundu mailakoak direla dakigu. Errefuxiatuen aldeko eta gerraren kontrako mugimenduek adierazten duten bezala: Gerra hemen hasten da. Hain zuzen, Anoeta estadiora hurbilduko gara, Errealeko presidente Jokin Aperribai SAPA armagintza fabrikaren buruzagietakoa dela gogoraztera. Izan ere, fabrika horrek Turkiar armadaren tankeetarako piezak egiten ditu. Negozio ilun hau salatuko dugu, partida eguna baliatuz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Eguneraketa berriak daude