Korrikak eta AEK-k elkartasuna adierazi diete presoen argazkiak eramateagatik atxilotutako lagunei

  • “Alderdien arteko tirabiren jokoan” eragiteko nahia ikusten dute atxiloketen atzean Korrikak eta AEK-k. Sortuk eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduek ere kritikatu dute polizia operazioa.


2019ko maiatzaren 14an - 09:49
Argazkia: Zuialde herri informazioa

Korrikak eta AEK-k ohar bateratua igorri dute asteleheneko gertakarien harira (Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu, terrorismoa goratzea egotzita). Ekimen herritarraren mamia zein den gogorarazi dute lehenik eta behin: “Korrika euskararen aldeko ekimena da, ez besterik”. Aldi berean, baina, Korrikak aniztasun handia barnebiltzen duela nabarmendu eta aniztasun hori balioan jarri dute: “Hori da, hain zuzen ere, Korrikaren nahia, ahalegina eta meriturik handiena: jende ezberdina biltzea gure hizkuntzaren alde. Korrika bitartean azal litezkeen bestelako aldarrikapenak, parte hartzea bezain anitzak, Korrikaren parte hartze zabal eta anitz horren isla baino ez dira”.

Korrikan parte hartu duten herritar batzuei terrorismoa leporatzea “tristuraz” eta “kezkaz” bizi dutela adierazi dute AEK-k eta Korrikak. “Horrelako atxiloketek garai zaharretara eramaten gaituzte, alderdien arteko tirabiren jokoan eragiteko, besterik ez”.

Sortuk, bere aldetik, salatu du “Guardia Zibilak zenbait indar politikorekin elkarlanean hauteskunde-kanpaina baliatu nahi duela nahasmena eragiteko”. “Bake eta bizikidetza” agertoki baten alde egin du, non eskubide guztiak errespetatuko diren. Ezinezko agertokia, ordea, “presoen eskubideak etengabe urratzen badira eta egoera bidegabe hori salatze hutsagatik jendea atxilotzen badute”.  Gertatutakoaren aurrean, bakearen eta askatasunaren alde borrokan” jarraitzeko asmoa berretsi du Sortuk.

Atxiloketak “Euskal Herriaren asimilazio prozesu larriaren” baitan kokatu ditu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Bide horretan “etsaiek errepresaliatuen despolitizazioa hil ala bizikoa” dutela nabarmendu du. Mugimenduaren ustez, horregatik ari dira Espainiako eta Frantziako Estatuak errepresaliatu politikoen existentzia eta izaera politikoa ukatzeko lanean “buru-belarri”. Atxiloketen aurrean, “errepresaliatu politikoen argazkiak erakusten jarraitzeko deia” luzatu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude