ARGIA.eus

2020ko irailaren 21a

Aske utzi dituzte Korrikan preso politikoen argazkiak eramateagatik Iruņerrian atxilotutako hiru gazteak

  • Hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Nafarroan astelehen goizean eta arratsaldean libre utzi dituzte. Naizek jakinarazi duenez, Korrikan euskal preso politikoen argazkiak eramateagatik atxilotu dituzte, "terrorismoa goratzea" egotzita. Ahotsa.info-k dioenez, laugarren baten bila aritu dira.

ARGIA @argia
2019ko maiatzaren 13a
Argazkia: Ekinklik.

Astelehen goizean Guardia Zibilak ‘Pol’ de Miguel, Fran Iso eta Olatz Martinez de Lizarrondo atxilotu ditu, antza denez Korrikaren aurtengo edizioan zenbait preso politikoren argazkiak eraman izanagatik. Arratsaldean libre geratu dira.

Naizek gazteen defentsako iturrietatik jakin duenez, Guardia Zibilak bere kabuz egindako atxiloketa izan da, fiskaltzak esku hartu barik, eta albistea idazteko orduan ez zen segurua guardia zibilek herritarren batek aurkeztutako salaketarik jaso duten. Antza, ADN frogak egin nahi zizkieten, baina gazteek uko egin diote. Berriak eskaini duen bertsioan, ordea, Madrilgo gobernuak Nafarroan daukan ordezkaritzak esan du Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu dituztela hiru gazteak. Datozen orduetan jakingo da zerbait gehiago.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Espainiako Polizia  |  Nafarroa

Espainiako Polizia kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude