2014ko apirilaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-04-11 13:22
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Agertu da ministroa

eta montatu du kristoa:

antza estatu arazoa da

gure tripa azpikoa!

 

“abortoa gaizki dago

inmorala da”, akabo!

Gure gorputzaz omen dakite,

guk baino askoz gehiago!

 

Gero umeren bat txarto

badago gaixo delako

osasungintza murrizten dute

berdin-berdin zaielako.

 

Gallardón bai zentzuduna!

Emakumeon laguna!

Badaki antza tutore gabe

gaizki egingo duguna!

 

Esaten digu: lasaitu!

inork ez gaitzan epaitu:

guk ez dugu nahi, baina dekretuz

“biktima” egingo gaitu.

 

Ez du ulertuko sekula

benetako pelikula:

ez errudunak, ta ez biktimak

libre izan nahi dugula.


Abortu eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.