Kontsumitzeko prest

  • Momentuko Bilbo. Ordu gutxi batzuetan ezagutzeko, bizitzeko, sentitzeko, dastatzeko, gozatzeko prestatuta dagoena. Hiria azkar kontsumitzeko prest. Modu sinplean.


2018ko irailaren 11n - 09:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Momentuko Bilbo. Ordu gutxi batzuetan ezagutzeko, bizitzeko, sentitzeko, dastatzeko, gozatzeko prestatuta dagoena. Hiria azkar kontsumitzeko prest. Modu sinplean. 

Azken aldian gure hiriaren gaixotasun ezberdinak ezagutzen ari gara. Gentrifikazio izenekoandre baten izena aspaldi ez zela ikasi genuen. Turistifikazioak alokairuen prezioak izugarri igotzen dituela konprobatu dugu, baita hotel eta hostelen kontrolik gabeko hedapena dakarrela ere, oro har lanen prekarizazioa barren atzean edo zerbitzuetan. Eta orain turistifikazio honen lehengusua dabil Bilbotik: ebentifikazioa.

 Bilbao circuit, BBK live, Rugby Bilbao 2018, Red Bull jauziak, MTV… Une konkretu batean masiboki jendea erakartzeko amuak. Turistifikazioak hiria postal bihurtzen du eta bilbotarrak iraunkorki anfitrioi atseginak izatera behartzen gaitu. Baina ebentifikazioak egun konkretu batzuetan gure hiria erasmus party erraldoi bilakatzen du. Dena prestatu behar da denborarekin egun handirako, ordu batzuetan baino erabiliko ez diren elementuak erosi edo alokatuko ditugu, diru publikoarekin noski. Formula 1eko zirkuitua egiteko behar diren gauza guztiak edo hiria apaintzeko errugbi-ate erraldoiak. Bilbao Ondo langileak jarriko ditugu lanean aste luzeetan ekintzari begira.

Garagardo-markei espazio publikoak lagako dizkiegu egun horietan euren makrotabernak eta publizitatea jartzeko, fan guneak. Segurtasuna, erraztasunak, pribilegioak, propaganda instituzionala… Guztia euren festa pribatua ondo atera dadin. Eta erasmus party erraldoiaren ostean ajea dator; etxetik tornado bat pasatu dela dirudi. Eta normalean bizilagunak kexatu egiten dira. Gure kasuan udal-langileek dena jasoko dute, gure ostalariek esango dute diru-sarrera ez dela hainbesterakoa izan, bilbotarrok prezio-igoerak pairatuko ditugu, eta batez ere gure kutxa komuna xahututa egongo da beste behin ere enpresa pribatu batzuen beharrak asetzeko, Bilbao marka munduko mapan jarri dugulako argudio gorenarekin.

Gogoeta hau jada mahai gainean dago gure hirian. Arlo teorikoan, urtero hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia antolatzen da Bilbon eta aurtengo Urbanbat 7. festibalak gai horri helduko dio azaroan hain zuzen ere (http://7festival.urbanbat.org/eu/). Bestalde, sozializazio eta salaketa klabeetan “Piztu Bilbo, itzali MTV” herri dinamika abiatu da.

Edozein kasutan, ikuspuntu praktiko batetik, orain dela 40 urte Bilboko herri mugimenduak erakutsi zuen beste eredu bat dagoela ekitaldi masiboak antolatzeko: Aste Nagusia adibidez. Zalantza barik Bilbon dagoen herri ekimenik erraldoiena. Gozatzeko aukera ematen duena marka komertzial baten menpe egon barik. Balore eraldatzaileak dituena bere baitan. Bilbotik Bilbora antolatzen dena, bilbotarren beharrei erantzuten diena baina kanpotarrentzat ere erakargarria dena. Bilboko ekimen arrakastatsuena non miloi eta erdi bisitari hurbiltzen diren gure hirira. Elkarlanean antolatzen dena, herri mugimenduaren aldetik auzolan erraldoia sortu eta erabakigune mistoa (herritar-instituzionala) bultzatzen duena.

Adibide bat besterik ez da, beste batzuk ere badira (San Frantzisko auzoko munduko arrozak adibidez) baina uste dut klabe batzuk ematen dizkigula. Ebentifikazioari aurre egiteko gogoeta eta salaketa ezinbestekoak dira, baina agian herri mugimendutik praktika berri bat planteatzen hasi behar gara, anbizioarekin. MTVren aurrean kontrakultura eta euskal kultura herritarra gure kaleetan, irekia eta parte-hartzailea. Itsasadarreko jauzi pribatuen aurrean, gure itsasadarraren erabilpen publiko eta masiboa bultzatzea, aisialdirako eta gozamenerako. Eurokoparen egoitzaren aurrean, beste zerbait. Eta herri mugimendutik alternatiba horietan sakonduko bagenu?

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!