Iritzi artikulu hau, abenduaren 20ko Espainiako hauteskundeen atarian egileak idatzitako sorta baten lehenengoa da: "Gu gabe ezer ez direla dakitenek beraiek gabe ezer ez garela sinetsarazi digute".
Locke (1632 - 1704) inoiz baino biziago dago. Estatu liberalaren zimenduak inoiz baino egonkorrago dauden moduan. Egon lasai, fededunok/demokratok, kontraktualismoa –inork eta denek (hankabikoak, gizarteak eta Estatuak, alegia) sinatu duten kontratu sozial hori– baita dogma ukaezin berria.
Dio Lockek: bada egoera natural bat zeinetan hankabiko guztiak berdinak eta askeak diren eta autoritate politikoa duten. Egoera natural horretan badaude eskubide natural batzuk, lege naturalak teorikoki babesten dituenak: hankabikoen askatasuna, berdintasuna, jabetza-eskubidea eta bizitzarako eskubidea, besteak beste. Kontua da ordena naturalak ezin dituela eskubide natural guzti horiek praktikan bermatu. Gizona otsoa baita gizonarentzat –Hobbes (1588 - 1679)– . Egoera natural horretako lege naturala ez da behar bezain espezifikoa eta ezin zaio gaizkileari gainjarriberau hausten duen bakoitzean. Arazo horren aurrean sortzen da kontratu sozialaren teoria. Hau da: autoritate politikoa berez duten hankabiko horiexek dira Estatu zibila sortzen dutenak eta Estatuari berari euren autoritate politikoa transferitzen diotenak, hark eskubide natural horiek berma ditzan.[1]
Autoritate politiko horren transmisioak hankabikoa hiritar bihurtzen du, komunitate politiko bateko kide. Eta horrekin bat dator egungo falazia demokratikoaren funtsetako bat. Gutxiengoa gehiengoari subordinatzea onesten da.
Gehiengoarekiko sumisioa paktu sozialarekin bat dator, bestela, hankabikoak kasu puntualetan bakarrik onartuko balu sumisioa, paktu sozialaren aurreko estadio libre horretara itzuliko litzateke; egoera naturalera.[2]
Rousseau (1712-1778) antagoniko baten nahimen orokorraren teoria gaizki ulertu bagenu gisan, egun oraino gehiengoaren nahiarekin nahasten dugu nahimen orokorra. Kontua ez da, baina, Rousseau gaizki ulertu dena –ez baita gaizki ulertu (izaera orokorreko ordenamendu juridikoa baitzen harentzat nahimen orokorraren kristalizazio faktikoa)–. Kontua da nahimen orokorra kontzeptu deskriptibo bezala ez dela existitzen eta sekula ez dela existituko. Ez da existitzen herririk. Ez dago egungo estatuen mailan ordezka daitekeen ezer homogeneorik eta are gutxiago berarentzat ona den kausa orokorrik. Teoria klasikoa oker dago. Gu gabe ezer ez direla dakitenek beraiek gabe ezer ez garela sinetsarazi digute. Eta erabat hobbesiarra da eraikuntza. Ez dago herririk ordezkaritzarik gabe. Ordezkaritzaren bitartez ematen zaio forma eta batasuna gizabanakoen masa amorfoari. Ituna bikoitza da: hankabikoa/gizartea eta gizartea/Gobernua. Alegia: Gobernuak moldatzen du gizartea, eta gizarteak hankabikoa.
Eta esplizita dezagun inplizitua: irudi du instituzioek eginen dutela herria ezkertiar, euskaldun. Edo okerragoa dena, hankabikoak ordezkaritza politiko baten beharra duela bere bekatuak garbi ditzan. Narratiba iraultzailea (ekologista, feminista eta, oro har, antikapitalista) duen politiko profesionalen talde bati bi urtean behin botoa ematea da egungo iraultzaileen salbazioa. Sentsibilitate sozial eta politikoa dutenentzat katarsia dira hauteskundeak. Berdina egiten jarraitu eta lo ondo egiteko edabea. Zirkulu biziosoa da.
Ekintza politikotzat duguna (botoa ematea) uste horren beraren antitesia da. Hala, esan beharrik ez dago: hankabikoak bere gainean kokatzen den ente artifizial bati autoritate politikoa transferitzen dion momentuan, hankabikoa bera subjektu politiko izatetik objektu politiko izatera igarotzen dela. Ezer ez dago jada bere esku. Hankabikoa ez da bere bizitzaren jabe; botere politikoa saldu du, bai eta erantzukizuna ere. Eta kontua ez da kritika egiteagatik egitea. Inoiz baino katolikoagoa da ezker tradizionalaren (akolitoena eta fededunen-jarraitzaileena) morala. Atsotitza hankaz gora dago: Boza eman baduzu, ez kexu izan.
Etengabeko fikziozko jario narratibo baten aurrean gaude. Antzutasun zirkular bat atergabe hauspotzen. Eta agortasun faktual hori (ezer aldatu gabe berdina egiten jarraitze hori) ez da, jada, pertsonekiko dependentea den aldagai bat. Intentzio hoberenekin joan arren Estatuak ez du mekanismorik egungo kolapso sozial, politiko, ekonomiko eta ekologikoari erantzuteko. Eta baieztapen hori frogatu beharrik ere ez dago. Axiomatikoa da. Narratiba iraultzaile klasikoen langileria-burgesia eskemek ez dute (heinean) balio. Klase-dominantea mendebalde oparoa da; gizona; zuria eta langilea; burokrata.
Gaitza estrukturala da.
[1]Fabienne, Peter (2014): Politicallegitimacy. The Stanford EncyclopediaofPhilosophy (WinterEdition), editedby Edward N. Zalta. Esteka: http://plato.stanford.edu/archives/win2014/entries/legitimacy/
[2]Locke, John, (1690): SecondTreatiseon Civil Government, C. B. MacPherson-en edizioa, Indianapolis: Hackett, 1990.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]