Mobilizazio nazionala deitu dute maiatzaren 16 eta 17rako auzipetuei babesa adierazteko

  • Epaia publiko egin aurretik Xabat Moran bilbotarra eta Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Marina Sagasizabal gasteiztarrak atxilotu zituen poliziak. Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban iruindarra dira zigortutako beste gazteak. Auzipetuek prentsaurrekoa eskeini dute 12:00etan Gasteizen. Maiatzaren 16 eta 17an mobilizazio nazionala deitu dute.


2015eko maiatzaren 7an - 11:52
(Arg: Gasteizko Harresia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arrotxapean, Santutxun eta Gasteizen gazteen aldeko mobilizazioak egin dituzte. Estatu Espainairreko herrialde ugaritatik ere babesa adierazi diete gazteei. Hurrengo egunetarako mobilizazio andana deitu dituzte herrietan, auzotan eta baita hainbat heziguneetan ere.

Iruñean giza katea eginen dute larunbatean 12:00etan Donibane auzoan. Era berean, astelehen eta asteartean 10:00etatik 12:00etara elkarretaratzea eginen dute Espainiako Gobernu delegaritzaren aurrean. Horretaz gain, astelehenean bertan, arratsaldeko 20:00tan PPren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñerriko Herri Harresitik.

Gasteizen elkarretaratzea eginen dute gaur, maiatzak 7, Andra Maria Zuriaren plazan. Bertatik aterako da bihar 20:30etarako deitu duten manifestazioa. Ordu berean Bilboko Arriagatik aterako da manifestazioa ere.

Zigortutako gazteei elkartasuna eta euskal gazteria libre izan behar duela aldarrikatuko dute Euskal Herriko hainbat heziguneetan. Besteak beste NUPen eta Leioako, Gasteizko eta Ibaetako campusetan elkarretaratzeak deitu dituzte.

Mobilizazioei adi egoteko deia egin dute bai Eleak Mugimendutik, nola tokian-tokiko Herri Harresien taldeetatik.


Epaiketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...