Konbenioak amaitzean sortuko den “aukera” baliatzeko deia luzatu du Adegik

  • Gipuzkoako konbenio asko uztailaren 7an bukatuko dira eta sortuko den “aukera” berrirako prest egon daitezela eskatu die enpresei Adegi Gipuzkoako patronalak. Langileen ordezkariekin akordioak bilatzean euren “marra gorriak” ezartzeko deia luzatu du.


2013ko ekainaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Guibelalde eta Ayerza atzo Donostian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostiako Kursaalen atzo antolatutako jardunaldietan zabaldu du mezua Gipuzkoako enpresarien elkarteak. Pello Guibelalde Adegiko presidenteak eta Miguel Ayerza idazkari nagusiak hartu zuten parte, baita Federico Duran Lan Zuzenbideko katedradunak ere.

Gara egunkarian Iraia Oiarzabalek jaso ditu azken horren esanak: bere ustez, konbenioak amaitzen direnean legeek eskaintzen dituzte “ihesbideak” konbenio berrien negoziaketak dakarren “gehiegizko presioa” gainditzeko; eta horiek baliatuz, lan harremanetan “normaltasuna” berreskuratuko da.

Antzeko mezua igorri zien enpresa-jabeei Gipuzkoako patronalak joan den asteko txosten batean, San Fermin eguna baino lehen konbeniorik ez sinatzeko gomendatuz.

Uztailaren 7a baino lehen akordiorik egon ezean -eta Ayerzaren ustez, badirudi ez dela egongo-, herrialdeko konbenioaren erreferentzia galdurik Espainiako Estatukora joko da lan-harremanak arautzeko. Aurreikusi liteke egoera horrek hainbat langileren baldintzak okertzea ekarriko duela.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute uztailaren 4an konbenioa gal dezaketen sektoreetan.


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...