Komiki BooM: Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko jardunaldiak Antsoainen

  • Pasa den urtean abiatutako bideari jarraituz, komiki eta ilustrazioen bidez gure munduaz hausnartzera gonbidatu nahi gaituzte Antsoaingo Komiki BooM jardunaldien antolatzaileek. Urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra bitartean egingo da bigarren edizioa.


2021eko urtarrilaren 13an - 09:41

Egitarau oparoa prestatu dute, erakusketak, fanzine tailerra eta komiki aurkezpenak tartean.

Erakusketetako bat Mikel Santos 'Belatz' ilustratzailearen Gerezi garaia komikiari buruzkoa da. Lucio Urtubia militante anarkistaren bizitza jasotzen du lan horrek. Bigarrenak hainbat egileren artean ondutako Guerreras komikia du ardatz.

Bestetik, hiru komiki aurkeztuko dituzte jardunaldi hauetan: Elias Tañoren Dios, Patria, Fueros y Altsasu; Juanarete eta David Tapiaren Frontera de Ordesa; eta Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


Eguneraketa berriak daude