Koldo Almandozek irabazi du Huhezinemako saria

  • Deus et machina film laburrari esker irabazi du Koldo Almandoz zinegile donostiarrak Huhezinemako sari nagusia. Goiena saria 1.500 eurokoa da. Fabrikan lan aspergarria duen langilea du oinarrizko gai Almandozen film laburrak. Tucker Dávila Wood-ek ere saria irabazi du Los Perfeccionistas lanarekin.


2013ko apirilaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Koldo Almandoz saria jaso ondoko hitz batzuk egiten. Argazkia: Goiena.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aipamen berezia jaso du Ivan Kortazarrek Tesoros lanagatik. Hiru saridunak finalera heldu ziren hamabi zinegileren lanen artean aukeratu zituzten atzo.

Ikasleentzako lehiaketa ere izan zen eta ondokoak izan dira irabazleak:

MU Saria: Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque)

Basque Culinary Saria: Mokaduak (Ainhoa Garcia)

Ikusleen Saria: Bizitzaren gazi gozoak (Izarne Olano)

Aipamen berezia: Etxehuts (Kepa Matxain)


Irakurri gehiago: Koldo Almandoz Kultura Zinema
Koldo Almandoz kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.