Koldo Almandozen 'Oreina' filma Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da

  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da Koldo Almandozen Oreina. Zinegile donostiarraren fikziozko lehen lan luzea irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den jaialdian estreinatuko da eta, hil horretan bertan, 28tik aurrera, aretoetan ere ikusi ahal izango da.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2018ko uztailaren 12a
Irailean estreinatuko da \'Oreina\', lehenbizi Zinemaldian eta gero aretoetan.

Ibilbide luzeko zuzendaria da Koldo Almandoz, orain arte film laburren alorrean nabarmendu dena. Dokumentalak, lan esperimentalak eta fikziozkoak uztartu ditu bere ibilbidean, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartuz –besteak beste, Cannes-eko Kritikaren Astean, Rotterdameko Nazioarteko Festibalean, Habanakoan edo Teherangoan parte hartu du azken 20 urteetan egin dituen lanekin–. 

Oreina izango da estreinatuko duen fikziozko lehen lan luzea, baina Donostiako Zinemaldia ez da ezezaguna bere filmentzat. Urrutirago joan gabe, iaz Plágan laburrarekin Zabaltegi-Tabakalera sailean izan zen eta 2016an ere, Sipo Phantasma-rekin zeresana eman zuen.

Bigarren film horretako ekipoari erreparatuz gero ikusten da profesional batzuek errepikatu egin dutela Almandozekin Oreina-n, besteak beste, Espainiako Zine Akademiaren Goya sarietan Handia-n egindako lanagatik irabazle izan ziren Javier Agirre argazki zuzendaria eta Laurent Dufreche muntatzailea.

"Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu" Almandozen lanak, Txintxua Films ekoiztetxeak aurreratu duenez.

Jatorri ugaritakoak dira filmeko pertsonaiak, eta askotarikoak haien egoerak: elkarri hitzik egiten ez dioten bi anaia, norabidea galduta dabilen mutil gaztea, "zelatan dabilen edo eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea"...

Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraiai Elias, Erika Olaizola eta Laulad Ahmed Saleh dira filmeko aktore nagusiak. 2017ko udazkenean egin zituzten errodaje-lanak, nagusiki Gipuzkoan –Aginagan, Usurbilen, Orion, Donostian, Zubietan eta Oiartzunen–, zenbait eszena Eguesibarko (Nafarroa) Elkanon grabatuz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zinemaldia 2018  |  Koldo Almandoz  |  Oreina filma

Zinemaldia 2018 kanaletik interesatuko zaizu...
Aukerak eta loturak

Izaro filmaren kronika. Zuzendaria: Txuspo Poyo. Irailaren 23an, Donostiako Zinemaldian ikusia.


Esperimentu bat irabazle, erraldoi digitalak sumatzen hasi diren edizioan

Zarata handirik egin gabe, Isaki Lacuestak dagoeneko bi Urrezko Maskor eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian hamarkada honetan. Lehenbizikoa aski eztabaidagarria iruditu zitzaidan, 2011n Sail Ofizialera ekarri zuen Los pasos dobles-i asmo handi samarreko lana izatearen traza hartu bainion; intentzio puztu samarrak, gero zehazgabetasunean itotzen zen pelikula batentzat.

Justu kontrakoa esan behar dut, ordea, aurten podiumera eraman duen Entre dos aguas filmaz, zeina adibide bikaina den... [+]


Kapuscinski garaile

Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Egun bat gehiago bizirik liburua eta hitzak ditu oinarri pelikulak), eta gainera, Raúl de la Fuente nafarrak eta Damian Nenowk zuzendutako obra gai delako, animazio bidez, ikuslea hasieratik amaierara harrapatzeko eta Angolako gerran bete-betean sartzeko; gerraren horrorea,... [+]


Analisia
Esperimentu bat irabazle, erraldoi digitalak sumatzen hasi diren edizioan

Zarata handirik egin gabe, Isaki Lacuestak dagoeneko bi urrezko maskor eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian hamarkada honetan. Lehenbizikoa aski eztabaidagarria iruditu zitzaidan, 2011n Sail Ofizialera ekarri zuen Los pasos dobles-i asmo handi samarreko lana izatearen traza hartu bainion; intentzio puztu samarrak, gero zehazgabetasunean itotzen zen pelikula batentzat. Justu kontrakoa esan behar dut, ordea, aurten podiumera eraman duen Entre dos aguas filmaz, zeina adibide bikaina den erakusteko... [+]


Kapuscinski garaile

Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Another Day of Life liburua eta hitzak ditu oinarri pelikulak), eta gainera, Raúl de la Fuente nafarrak eta Damian Nenowk zuzendutako obra gai delako, animazio bidez, ikuslea hasieratik amaierara harrapatzeko eta Angolako gerran bete-betean sartzeko; gerraren horrorea,... [+]


Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' garaile Zinemaldian, aldarrikapen politikoz beteriko ekitaldian

Isaki Lacuesta zuzendariaren Entre dos aguas filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Saria eskuratzen duen bigarren aldia da, 2011n Los pasos dobles filmarekin ere irabazi baitzuen. Fikziozko istorio bat modu hiper errealistan pantailaratzen asmatu du zuzendari gironarrak.


"Capharnaum". Miseriara kondenatuta

Zertarako ekarri ume bat mundura, miseriara kondenatuko baduzu, jaiotzen den unetik tratu txarrak emango eta bizimoduz aldatzeko aukerak lapurtuko badizkiozu? Hala pentsatzen du Capharnaüm filmeko protagonistak, 12 urte inguruko mutikoak (ez berak ez gurasoek ez dakite zehazki zenbat urte dituen) eta horregatik jarri die salaketa gurasoei auzitegian. Gogorra da ezer ez daukanaren bizitza Libanon.


Sail Ofiziala | 8. eguna
Urrezko Maskorra lortzeko lehia nola bukatu den, plano-sekuentzian kontatua

Zinemaldiaren azkenaurreko eguna da eta nabaritzen da amaierako konpasetan gaudela, azken filmak, azken kritikak, azken kafeak pelikula eta pelikula artean eta aurreko egunetan baino jende gutxiago, bai publikoarentzako emanaldietan, bai prentsakoetan, programazioa ere argalxeagoa baita gaur, film bakarra lehiaketan, Tuva Novotny zuzendari norvegiarraren Blind Spot...


Sail Ofiziala | 7. eguna
Preso egon denaren gogoa espazio-ontzira itzultzen da beti

Claire Denisen eta Isaki Lacuestaren filmak programan ikusita, gaurko eguna markatuta geneukan Sail Ofizialeko indartsuenetakoen artean. Eta, behingoagatik, aurreikuspenak bete dira: zuzendari paristarrak zientzia fikziozko lan batekin eta gironarrak dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugak esploratzen dituen film batekin, emaitza konbentzigarriak utzi dituzte.


"Se rokh". Errealitate gordina, umore ukituz

Oraingoan ere, dokufikzioa hautatu du Jafar Panahik. Beste behin, bera da protagonistetako bat, eta beste behin, tonu umoretsua aukeratu du Irango errealitatea salatzeko. Ezaguna zaigun formula darabil, eta ongi darabil gainera. Jafar Panahiren zigilua du Se rokh filmak, bete-betean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude