'Oreina' filmaren emanaldi bereziak antolatu dituzte urrian

  • Donostiako Zinemaldian euskal film onenaren saria eskuratu eta Euskal Herriko aretoetan estreinatu ondoren, nazioarteko jaialdietara begira jarri da Koldo Almandozen Oreina filma. Gainera, zenbait emanaldi berezi prestatu dituzte hilabete honetan, Euskal Herriko aretoetan.


2018ko urriaren 08an - 13:12
Aretoetan estreinatu ondoren, emanaldi berezi batzuk ere izango ditu Almandozen filmak.

Filmean leku garrantzitsua hartzen duen Aginagan egin dute emanaldi horietan lehena urriaren 5ekoa izan da. Aginagako Asisko San Frantzisko eliza zaharrean zuzendariak berak aurkezpenak eginda proiektatu zuten Oreina.

Urriaren 15ean berriz, Tolosako Leidor zineman emango dute eta Almandozen aurkezpenaz gain, filmari buruzko solasaldia ere izango da.

Handik sei egunera, urriak 21, igandea, Azpeitiko Soreasu antzokian emango dute pelikula, zuzendariaren eta Erika Olaizola aktorearen ekarpenez lagundua.

Okzitaniako Tolosako festibalean lehian

Atzerrian Oreina-k egingo duen ibilbideak Okzitaniako Tolosoan du hurrengo geltokia: 23. Cinespaña jaialdian parte hartuko du eta 6.000 euroko saria duen Violette d’Or saria irabazteko hautagaia da. Koldo Almandoz bera eta Laulad Ahmed aktorea jaialdian izango dira filma aurkezten.

Urriaren 5ean estreinatu zen Frantziako Estatuko 30 areto ingurutan pelikula eta leku horietan hilaren 14ra arte ikusi ahal izango dela informatu du Txintxua Films ekoiztetxeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oreina filma
2019-01-18 | ARGIA
'Oreina' filma urtarrilaren 21etik aurrera estreinatuko da Ipar Euskal Herrian

Koldo Almandozek zuzendutako filma datorren astetik aurrera ikusi ahal izango da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako aretoan.


Oreinako zubia

Hor egon behar zuen Khalil eta Martinen aurrean baina ez dago, zorionez. Pelix Bereziartua eta Maria Luisa San Sebastianen Uriberri baserrian zaude, ongi etorria paradisuaren atari honetara. Laulad Ahmed Salehren ezkerreko sorbaldaren parean ageri den kainaberadia da hasi,... [+]


"Oreina". Ibai batek izan ditzakeen adarrak

Almandozen aurreko lanekin alderatuta pelikula hau proposamen konbentzionalagoa izango zela irakurria nuen eta, izan, bada, baina ez zait iruditu horregatik asko gutxitu denik ikusleari eskatzen dion inplikazioa: Oreina-n, publikoak igarri behar ditu gauza asko, pantailan... [+]


2018-09-23 | Lander Arretxea
Koldo Almandoz
Koldo Almandoz: "Beti pelikula bera egitea oso atzerakoia da"

Ibilbide oparoa du Koldo Almandoz zinegile donostiarrak. Orain jarri dio ordea, lehen aldiz, pelikula konbentziona(ago) bat egiteko erronka bere buruari. Saiakera horren emaitza da Oreina. Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da Donostiako Zinemaldian eta irailaren 28an zine... [+]


Koldo Almandozen 'Oreina' filma Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da Koldo Almandozen Oreina. Zinegile donostiarraren fikziozko lehen lan luzea irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den jaialdian estreinatuko da eta, hil horretan bertan, 28tik aurrera, aretoetan ere ikusi... [+]


Eguneraketa berriak daude