Klima aldaketak ekarriko duena

  • Azken urteotan klima aldaketaren arazoa gero eta larriagoa dela entzun da behin eta berriz, eta gero eta kontzientziatuago dago gizartea aldaketa horrek suposatuko duenaz. Aditu asko ordea, ez dago klima aldaketarekin hain konbentzituta, nahiz eta ikerketa ugarik argi azaldu duten atmosferako zein ozeanoetako tenperaturak igo egin direla azken urteotan.


2008ko otsailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Warming Island

Baina dagoeneko, hainbat gertakari azaleratu dira eta adituen mezuetan behin eta berriz entzun diren ideiak dagoeneko eguneroko errealitatean nabari direla dirudi. Neguan tenperaturak epelagoak dira, eta euri gutxiago egiten du, adibidez.

 

Dena den, tenperatura aldaketa hauek normalak izan daitezkeela diote zenbait adituk, klimak berezko fluktuazioak izaten baititu behin baino gehiagotan. Planetako klima aldatzen ari al den jakin ahal izateko ordea, oraindik ere ikerketa asko egin behar direla azaldu dute hainbat zientzialarik.

 

Ikerketa sakonago eta luzeagoak egin behar badira ere, hainbat eredu matematikok gizakion eraginez klima berotu, eta berotze-prozesua bizkortu egin dela ondorioztatu dute.

 

Klima beroagoek, beste aldaketa askoren artean, goi-latitude eta mendietako izotzen urtzea ekarriko lukete eta honekin batera itsas mailaren igoera, itsasoek hainbat hiri eta populatutako kostalde urperatuko lituzketelarik. Honek populazio-migrazio handiak eragingo lituzke, arazo politiko eta ekonomiko neurtezinez gain. Izotz kapeluak eta glaziarrak urtzeak lurrazalaren albedoa jaitsiarazi eta ondorioz lurrazala berotuko litzateke.

 

Azken ondorio horri eutsiz, Groenlandian adibidez nabari da dagoeneko klima aldaketa: Zirkulu Polar Artikotik 640 kilometrora irla berri bat aurkitu zuten 2005ean. Antza denez, irla horren inguruko izotza urtu den arte inork ez zekien irla bat zenik eta Warming Island (Beroketa Irlaren inguruko bideoa) bezala bataiatu dute. Adituek azaldu dutenez, hemendik aurrera eta klima aldaketaren eraginez, gero eta irla gehiago agertzen joango dira Groenlandian, eta itsasoaren maila ere zientzialariek aurreikusi baino askoz azkarrago igoko dela diote.

 

Klima aldaketak turismoa aldatu du

 

Klima aldaketak turismo ohiturak ere aldatuko omen ditu, eta badirudi dagoeneko antzematen dela. Groenlandiako Warming Island irla berezia bisitatu eta bertatik bertara klima aldaketaren ondorioak ezagutu ahal izateko adibidez, bidaia bereziak antolatzen dituzte Betchart Expeditions eta Tasermuit bidaia agentzia amerikarrek. Bidaiak barkuz egiten dira eta 3.700 eurotik 5.100 euro arterako prezioa dute. Gainera, izotza urtzearekin batera, irlako bisitarien kopuruak ere gora egin du, hala urtean 200 bisitari eskas izatetatik 400 izatera pasa da azken urtean.

 

Agentzia hauez gain, badirela antzeko burutazioak izan dituztenak eta aldaketa klimatikoari nolabaiteko etekina atera nahi izan diotenak. Ez dira berriak Perito Moreno (Argentina) glaziarrera egiten diren txangoak, izotz zatiak ozeanora nola erortzen diren ikusteko. Eta baita Norvegiako fiordoak poliki-poliki nola desagertzen diren ikusteko egindako irteerak ere.

 

Hala ere, ez dago Groenlandiako edo Patagoniako glaziarretaraino joan beharrik klima aldaketak turismoan duen eragina ikusteko. Espainiar estatuan adibidez, dagoeneko hasi dira nabaritzen klimaren aldaketak turismoan duen eragina. Kanariar Uharteetako ostalariek diotenez, nabari da bisitarien kopurua gutxitzen ari dela. Orain arte hain ugariak ziren bisitari europarren kopurua gutxitzen ari baita, beraien herrialdeetako klima ere epeldu egin delako. Eta irlara joaten diren bisitarien estantzia ere egun gutxiagokoa dela diote.

 

Eski estazioen arduradunak ere kexu dira, gero eta elur gutxiago baitago; eskiatzaileen kopurua murrizteaz gain, enpresarien diru-sarrerak ere gutxitzea dakar horrek.

 

Beraz, klima aldaketak naturan sortzen dituen ondorioekin batera, bestelako eraginak ere baditu eta dagoeneko nabariak dira gure gizartean.

 

Lotura interesgarriak


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Groenlandia
Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Urak egotzi zituen bikingoak

X. mendetik XV. mendearen erdialdera arte bikingoek Groenlandia okupatu zuten, baina hamarkada gutxiren buruan uhartea utzi zuten.


2021-07-21 |
NUNAVUT, KANADAKO INUITEN TRADIZIOAREN GORDELEKU
Lurralde Autonomoa sortuko da, Ipar-mendebaleko Lurraldeetako inuitei autonomia emanez. Amerika osoan indigena komunitate batek izandako lorpenik handiena da honakoa.

Groenlandian ezkerreko independentistek irabazi dituzte uranio meategi proiektu batek polarizatutako hauteskundeak

Apirilaren 6an egin dituzten hauteskundeetan, Inuit Ataqatigiit (IA) alderdi independentista sozialistak irabazi ditu hauteskundeak botoen %37rekin, eta gobernuan zen Siumut alderdia gainditu du, independentista eta sozialdemokrata hau. Independentismoak gehiengo osoa lortu du,... [+]


Groenlandia, paradisu berdea

Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), Erik Gorria ezizenez ezagunagoa, munduko uharterik handienera iritsi zen.


2019-01-23 | Iñigo Igartua
Groenlandiarren hirutik bi Danimarkatik independizatzearen alde dago

Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.


Amerika “deskubritzeko” asmorik ez

Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera... [+]


Poloak aurreikuspenak baino hamar aldiz lehenago urtuko dira ikerketa baten arabera

Slale webgune estatubatuarrak argitaratu du Groenlandia eta Antartikako glaziarrak NBEaren adituek diotena baino hamar aldiz azkarrago urtuko direla. NASAn urte luzez ibilitako James Hansen da ikerketaren egileetako bat.


Groenlandia: izotz azpian eremu berde fosildua
Groenlandia ez da beti zuri izan. Orain 450.000 urte egun Suedian edo Kanadan dauden basoen antzekoak zeuden.

Kopenhage-ko unibertsitateko Eske Willerslev ikerlariak 400.000 urte zituzten mamut eta bisonteen ADNak landu izan ditu orain gutxi arte. Horrelako ikerketa batean... [+]

Ekosistemak
Ozeano Arktiarra santutegi bilakatu dute?
Izenburu hori topatu dugu zientziari buruzko hainbat hedabidetan, baina guk galdera ikurra erantsi diogu.

Maiatzaren 28an, Ipar poloa inguratzen duten bost herrialdetako ministroek (Norvegia, Errusia, Kanada, AEB eta Groenlandia) elkarlanean aritzea eta eremua babestea... [+]

2012-07-26
Artikoa, atzera bueltarik gabeko puntuan

Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du. Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera... [+]


Eguneraketa berriak daude