Klik!: Umorea eta pop kultura uztartuz, alternatiba sozioekonomikoak sareratuko dituen web-seriea

  • Jendartean eraldaketa bultzatzea eta alternatiba sozioekonomikoez hausnartzea helburu duen animazio web-seriea abian jarriko dute datorren asteartetik aurrera Bira Produkzioak-en eskutik.


2021eko martxoaren 11n - 15:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tokiko merkataritza, energia berriztagarriak, parte hartzea, berdintasuna eta integrazioari buruzko mezuak helaraziko dituzte, aurki sareratuko duten Klik! web-seriean. Bira Produkzioak-ek ekoitzia, alternatiba sozioekonomikoen inguruko gaiez haunarketa eragin nahi dute bideo laburren bidez, "umorea eta pop kulturako elementuak" uztartuz.

Nekane eta Gurutz izeneko bi hernaniar dira serieko protagonistak eta lehen atalak Internet bidezko aplikazioetan edota merkataritza-gune erraldoietan kontsumitu beharrean, tokiko merkataritza txikian kontsumitzeaz hitz egiten du. Hona hemen zabaldu duten trailerra:

Martxoaren 16an estreinatuko da seriea Youtuben lizentzia librean eta astero bina atal argitaratuko dituzte 3 minutukoak. Bost atal dira denera.


Ekonomia eraldatzailea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.