Klase ertainak, baxuen doinura

  • Apirilaren 10ean, munduko 36 herrialde aberatsenek sortzen duten Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak —ELGAk, gazteleraz OCDEUnder Pressure: The Squeezed Middle Class (“Presiopean: Zukututako Klase Ertaina”) txostena argitaratu zuen. Txostenak bi ondorio nagusi uzten ditu agerian: alde batetik, klase ertain delakoaren beherakada eta, bestetik, errenta altuek duten aberastasun metaketaren hazkundea.


2019ko apirilaren 23an - 08:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baxu-jotzaileak ez dira izaten, salbuespenak salbuespen, musika talde baten protagonistak. Hala ere, abestien erritmoa mantentzeko ezinbesteko notak erreproduzitzen dituzte, hots, eskeletoa osatzen dute. Eta, batzuetan, nota sinple batzuk jota, geure buruan betiko geratuko diren erritmoak sortzea lortzen dute. Horren adibide argia: Queen taldeak eta David Bowiek elkarrekin egindako Under Pressure abestia, 2 nota nahiko izan zituena mitiko bilakatzeko. “Presioak estutzen gaitu” esaten zuten Freddiek eta Bowiek, “inork ez du eskatzen presiopean egotea”. Baina, 40 urte geroago, presio horrek oraindik hertsitzen gaitu. 

Aurreko asteko asteazkenean, apirilak 10, munduko 36 herrialde aberatsenek sortzen duten Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakunde  inperialistak eta hegemonikoak —ELGAk, gazteleraz OCDE— Under Pressure: The Squeezed Middle Class(“Presiopean: Zukututako Klase Ertaina”) txostena argitaratu zuen. Txostenak bi ondorio nagusi uzten ditu agerian: alde batetik, klase ertainaren beherakada, kolektibo horren bizitza-mailaren gelditze edo gainbeheragatik. Eta, bestetik, errenta altuek duten aberastasun metaketaren hazkundea. Azken datuen arabera, errenta altuenen %10ek aberastasunaren erdia daukate haien esku, errenta baxuenen %40k, ordea, aberastasunaren %3. Aberastasunaren banaketan Giniren koefizientea 1etik gero eta hurbilago dagoela guk badakigu, baina ELGA bezalako erakunde batek hori esatea paradoxikoa bezain lotsagarria iruditzen zait, geroxeago ikusiko dugun moduan.      

“Inork ez du eskatzen presiopean egotea” zioen Mercury handiak, baina sistema horrek eskaintza eskariaren gainetik jartzeko abilezia handia daukan heinean, itotzeraino estutzen gaituela argi dago. ELGArentzat, urteko 11.488€ eta 30.531€ bitarteko errenta duten pertsonek osatzen dute Espainiako Estatuko klase ertaina; hortik beherakoak, aldiz, klase baxukoak dira . Eztabaidagarria, utopikoa ez bada, 11.500€-ko errenta duen pertsona batek, bakarrik, bizitza duina eduki ahal izatea. Txostenean sakondu ahala, klase ertainaren odolustearen klabeak aurki ditzakegu. Lehena, 80ko hamarkadatik hona sufritutako errenta igoeraren geldiketa, azken 10 urteetan %0,3 baino ez delarik igo. Horrez gain, oinarrizko ondasun eta zerbitzuak garestitu dira oso, izan ere, errentaren gainetik igo dira. Haien artean nabarmenena etxebizitza: errenta baino 3 aldiz azkarrago igo da eta pertsonen diru-sarreren herena suposatzen du. 

Gaur egun, klase ertaineko bi etxetatik batek arazo ekonomikoak ditu eta familien %40 ez da gai ustekabeko bati aurre egiteko. Lan munduan dagoen ziurgabetasuna ere aspektu adierazgarria da. Klase ertainean mantentzeko kualifikazio maila asko handitu den bitartean, hezkuntza espezializatua eta graduondokoak nabarmen garestitu dira eta, gainera, automatizazio eta robotizazioaren ondorioz, klase ertaineko profesionalen eskuetan dauden sei enplegutatik bat desagertzeko arriskuan dago epe ertainera. Duela 30 urte ez bezala, klase ertainekoen seme-alabek, maila sozial horretan mantentzeko, 2 soldaten beharra izango dute “beheko solairura” jaitsi nahi ez badute. 

Egoera lazgarria uzten digu ELGAren txostenak klase ertainari dagokionez, behe-klasea, berriz, guztiz ahaztuta uzten du. Baina, zorionez, erakunde potolo horrek egoerari aurre egiteko errezetak ere proposatzen ditu. Horien artean, errenta baxuen eta ertainen soldatak igotzea, emakumeen parte-hartzea handitzea lan munduan eta haien soldatak handitzea, errenta baxuen eta ertainen karga fiskala murriztea, lan egonkorrik ez dutenen diru-sarrerak bermatzea, etxebizitza, hezkuntza eta osasunerako sarbide duina izatea... Aurreko egoerara eraman gaituzten berdinek egoera horretatik nola atera gaitezkeen esaten digute. Lotsabako halakoak!

ELGA izan zen 2017ko martxoan Espainiako Estatuan Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, BEZa eta zerga berdeak igotzea proposatu zuen erakundea. ELGA izan zen 2018ko uztailean Pedro Sanchezi 2012ko lan erreforma ez ukitzeko eta despidoagatik indemnizazioak kentzeko“gomendatu” ziona. ELGA izan zen 2018ko azaroan Espainiako Estatuaren erretiro baldintzak gogortzeko eta erretiratze adina 67 urtetara atzeratzeko proposatu zuena. ELGA izan zen 2018ko abenduan pentsionisten protesten aurrean amore ez emateko eskatu zuena, pentsioak ez igotzeko. ELGA bera da 2019ko apirilean plazaratu duen egoeraren errudun. 

2008ko krisia behe-klasearen eta klase ertainaren azken kolpea izan da. Pentsa zitekeen ekonomiaren susperraldiak berarekin ekarriko zituela bizi baldintzen hobekuntzak, baina urteak pasa dira eta ekonomiak gora egin duen arren, guk, langileok, krisian jarraitzen dugu. Gero eta hiritar gehiagok uste dute sistema hori ez dela justua, jasotzen dutena baino gehiago ematen dutela, eta normala da injustizia hauen aurrean jendea kalera ateratzea. Gure ardura da ezinegon hori bide egokitik bideratzea, munduak eskuinera egiten ari den biraren aurrean. Sindikatu, alderdi politikoen eta mugimendu sozialen helburua izan behar kalea berreskuratzea, faxismoak irabazitako eremuei aurre egiteko. 

Presiopean jarraitzen dugu presioa beti sentitu izan dugunok. ELGA bezalako erakunde batetik zerbait espero badugu, gaitza baino okerragoa izango da erremedioa. Under Pressure abestiak esaten duen moduan, “presioa jendearengan, jendea kalean”.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Uzuri Aboitiz. Eguneroko ekonomia
“Elkartasun familiarrarekin pare bat belaunaldi salbatzen ari gara, baina horri ezin zaio luzera eutsi”

Azoka-eguna da Errenterian, eta bizi-bizi dago zumardia. Ingurua ondo ezagutzen du Uzuri Aboitizek, herri horretan 2008ko krisiak zer-nolako eragina izan zuen aztertu baitzuen bere tesian. Antropologoa da, eta antropologo-begiradaz erreparatzen dio ekonomiari: behetik,... [+]


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.


2024-11-05 | ARGIA
Berriz ere medikurik gabe egon dira Amurrioko larrialdietan

Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]


Eguneraketa berriak daude