PP

Kidez inguratuta, baina bakarrik, agur esan dio Casadok Espainiako Kongresuari

  • Pablo Casado PPko lehendakariak asteazken goiz honetan agur esan dio Kongresuari, asteazkenero Espainiako Gobernuari egiten dion kontrol saioaren hitzaldian. Zalantzak ziren agertuko zen ala ez, baina azkenean hantxe azaldu da, PPko buru gisa Kongresuko azken hitzaldia egitera.


2022ko otsailaren 23an - 17:46

Kongresuko kronistek azpimarratu dutenez, ordea, Pablo Casado ez da zezenkote oldartu Pedro Sánchez Espainiako Gobernuaren aurka, ohi duen moduan. Agur hitzaldia izan da, politikaren printzipio orokorrak goraipatuz, eta Sanchezi eskatuz ez dezala politikaren posizio zentrala utzi, eta eskatuz ez duela Espainian sinesten ez dutenen eta haren aurka atentatu zutenen aliantzarik behar: “Espero dut gobernua jarriko dela interes orokorraren zerbitzura, Espainiako batasunarekiko eta espainiar guztien berdintasunarekiko begirunez”.

Bere taldeko diputatu gutxi batzuek txalo txikiekin hartu dute aretora sartu denean, baina alderdikideek jarraitu ez dutenez, berehala isildu dira. Alderdikidez inguratua zegoen, baina ia bakar-bakarrik, azken egunetan orduek aurrera egin ahala areagotu egin den bakardadea. Bederazi minutuko hitzaldia irakurri du eta ziztu bizian aldegin du, oraingoan bai, taldekoen txaloen artean, agur txaloak, apalak, hitzaldi sutsuen ondoren eskaini dizkioten haiekin zerikusirik ez dutenak.

Azkenenera arte lagundu duten gutxien artean zegoen Ana Beltrán parlamentaria eta Nafarroako PPko lehendakaria. Azken egun hauetan eskandaluzkoa izan da nola alderdikideek ordutik ordura bakarrik utzi duten Casado, baita gertukoenak izan direnek ere. Eta Beltran, Cope irratian egindako elkarrizketan, minduta agertu da jarrera horrekin: “Harrituta eta minduta nago. Banan-bana, bakarrik utzi dute. Horrek politikan gustuko ez dudan aldea ikusarazten du”.

Eta orain zer?

Orain bakarrik falta da Casadok bere dimisioaren berri ematea. Gaur arratsean du bilera alderdiko buruzagiekin eta askok eskatzen diote orduan iragarri dezala dimisioa, “alderdiko odolustea geldiarazteko”. Berak, aldiz, gaur iragarri bai, baina asteartean egingo den Nazio mailako Zuzendaritza Batzordean eman nahi omen du dimisioa. Orduan iragarriko da PPren ezohiko kongresua; han, duintasunez, agur hitzaldia egingo luke eta listo, bukatua PPko presidente batek egindako agurrik tristeena. Hala ere, oraindik ikusteko dago, asteazken hau pasatuko duen bere dimisioa aurkeztu gabe, presioak gero eta handiagoak dira eta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2023-11-13 | ARGIA
Milaka eskuindar eta ultraeskuindar bildu dira PPk eta Voxek deitutako protestetan

Pedro Sánchezen eta Amnistia Legearen aurka antolatu dituzte manifestazioak, “espainiarren berdintasuna” aldarrikatzeko. Hego Euskal Herriko jendetsuena Iruñekoa izan da: 6.000 elkartu dira. Bilbon gizon bat atxilotu dute eta beste hiru identifikatu.


Euskadiko PPk kongresua egingo du azaroan, eta Iturgaizek kargua utziko du

Sei urteko atzerapenaren ondoren, "kongresu demokratikoa" egingo du Euskadiko Alderdi Popularrak abendua heldu baino lehen. Laura Garrido eta Javier de Andrés dira hautagaiak.


Eguneraketa berriak daude