Kepa Junkerak iktus bat jasan du Belgikan eta ospitaleratuta dago

  • Kepa Junkera musikaria Belgikako ospitale batean dago, joan den asteazkenean iktus bat jasan ondoren. Ebakuntza egin zioten eta ingresatuta dago, EITBk informatu duenez.


2018ko abenduaren 11n - 13:17
Kepa Junkera trikitilaria (argazkia: Alberto Cabello CC-by).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Trikitilari bilbotarra Belgikara joana zen, asteburuan Bruselan kontzertu bat eskaintzeko. Ezbeharraren ondorioz, kontzertu hori bertan behera geratu zen eta, musikariaren inguruko iturriek Deia egunkariari azaldu diotenez, programatuta zeuzkan hurrengo kontzertuak ere ez dira egingo, besteak beste Derion eta Gasteizko Artiumekoak.

Uda honetan nazioarteko kontzertu-bira egin du Junkerak, Europako hainbat herrialdetan barrena (Portugal, Danimarka eta Polonia bisitatu ditu) eta 2019ko urtarrilean ere Eskozian zita bat hitzartuta zeukan.

Gainera, aurtengo maiatzean Unai Basurko itsasgizonarekin batera egindako zeharkaldiari buruzko dokumentala aurkeztu berri du. Alboko esklerosi amiotrofikoaren arazoaz kontzientziatzeko asmoa daukan ikus-entzunezko lan hori Josu Martinezek zuzendu du eta Bilbotik hasita Galiziaraino eraman ditu partaideak itsasontzian.


Irakurri gehiago: Trikitia Kultura Musika
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.