Eleuterio Tapia, bi bihotz zituen perfekzionista

  • Eleuterio bera zen festa liburua aurkeztu dute Asteasun; trikitia, lagunak eta senideak elkartu dira, Eleuterio Tapiaren argitalpenaren aitzakian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 05an - 09:37
Eleuterio Tapia (1926-1988) Euskal Herriko trikitilari ezagunenetakoa izan da. (Argazkia: Ataria)

Bi bihotz omen zituen Eleuterio Tapia zenak: trikitia eta herri kirolak. Eta, bietan ere, fin-fin aritu zela dio historiak; perfekzionista sena bere-berea zuela diote senideek. Eleuterio bera zen festa liburua aurkeztu dute Asteasun, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak, eta ekitaldia gidatu dute Pili Legarra Asteasuko alkateak, Joxean Agirre liburuaren egileak, Juan Tapia Eleuterio Tapiaren ilobak eta Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko presidenteak. 

Pili Legarrak eskerrak eman dizkio liburuaren egileari, eta familia zoriondu du, azpimarratuz, "gaur egungo trikitia ulertzeko oinarriak" ezarri zituela Tapiak. Bide horretan, hizlari guztiek azpimarratu dute liburuko protagonistaren pedagogiarako trebezia: aitzindari izan zen trikitia irakasten, Usurbilgo Kalexarren. "Ez da kasualitatea soinu jotzaile onenetarikoa bere eskuetatik pasatu izana". 

Transmisio horretan, Eleuterio Tapiaren garaiko gizartea ere islatzen dela uste dut Agurtzane Elustondok, eta azpimarra jarri dio mandio erromerietako giro matxistari: "Alabek zaletasuna eta gogoa omen zuten trikitia ikasteko, baina garai hartan emakumeek ez zuten soinua jotzen. Hala esaten omen zien alabei: 'Emakumeak zertarako behar din soinua?'. Eta, kontraesanak kontraesan, gero bera izan zen emakume bati trikitia jotzen irakatsi zion lehena". 

Hain justu, Joxean Agirre idazleak historiaren garapenarekin lotu du Eleuterio Tapia beraren garapena ere: "Mandioko erromerietako giro hartan, denek egiten zuten zerbait, dantza edo jo; modu aktiboan kontsumitzen zuten trikitia. Eta, gerraondoan, berriz, jendea eserita hasi zen trikitia kontsumitzen, modu pasiboan. Berak asmatu zuen bietara egokitzen". 

Agirrek irribarrez azaldu du, "oso erraza" suertatu zaiola liburua idaztea, Tapiaren senide eta lagunengatik: "Pertsonaiak berak interesa pizten zidan, baina bere ingurukoengandik izugarri ikasi dut, oso jende elegantea da, maila handikoa, eta esaten zidaten guztiak balio zidan liburuan txertatzeko". 

Eleuterio bera zen festa argitalpena Soinuaren liburutegia bildumako hamalaugarren alea da, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak lurraldetasunari keinua egin nahi izan dio lana onduz, Asteasu inguruan trikitiak beti izan duen eskola aitortuz. 

Liburuarekin batera disko bat ere badu argitalpenak, Eleuterio Tapiari grabatuko kantu bakanetakoekin: "Grabazioak egiteko uzkurra zen, ez zitzaion gustatzen hori betirako hor geratzea". Haren estilo bizia eta pertsonala oso bereziak zirela baieztatu dute gaurko aurkezpenean, eta argitalpen hori izango da, horren lekuko. 

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trikitia
2022-06-12 | Kepa Matxain
Joseba Tapia
"Moderno aitzakian erdara hobesten dugu"

Egon edo ez egon bakarkako bederatzigarren diskoa argitaratu du Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1964). Horri buruz solas egitekoak ginela iritsi da berria: aurtengo Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak, bere ibilbide oparoaren aitortza modura. Elkarrizketaren fokua zabaldu dugu,... [+]


Trikiti doinuekin agurtu dute Landakanda

Berotasunez agurtu dute astelehen arratsaldean Landakanda. Jende asko batu da pandero jotzailearen aldeko hileta elizkizunean, eta alboan izan ditu belaunaldi desberdinetako trikiti munduko eta euskal kulturgintzako aurpegi ezagun asko.


2020-01-10 | ARGIA
Kepa Junkera omenduko du Kataluniako Tradicionàrius festibalak, iktusa jasan zuenetik urtebetera

Ostiral honetan hasiko da Bartzelonan Tradicionàrius nazioarteko folk jaialdia. Aurtengo edizioak Kepa Junkera musikari bilbotarra omenduko du, beren beregi sortutako Kepa aurrera ikuskizunarekin.


Gaur emango diote azken agurra Laja trikitilariari Azkoitian

Iñaki Garmendia 'Laja' herriko trikitilari ezaguna hil zen herenegun, eta gaur arratsaldean emango diote azken agurra. Haren aldeko hileta elizkizuna izango da gaur, astelehena, Azkoitiko parrokian, 19:00etan. Trikitiaren baitan batzen diren hainbat... [+]


2018-12-11 | ARGIA
Kepa Junkerak iktus bat jasan du Belgikan eta ospitaleratuta dago

Kepa Junkera musikaria Belgikako ospitale batean dago, joan den asteazkenean iktus bat jasan ondoren. Ebakuntza egin zioten eta ingresatuta dago, EITBk informatu duenez.


Eguneraketa berriak daude