Trikiti doinuekin agurtu dute Landakanda

  • Berotasunez agurtu dute astelehen arratsaldean Landakanda. Jende asko batu da pandero jotzailearen aldeko hileta elizkizunean, eta alboan izan ditu belaunaldi desberdinetako trikiti munduko eta euskal kulturgintzako aurpegi ezagun asko.


2021eko irailaren 28an - 09:03
Azken eguneraketa: 11:06
Argazkia: Maxixatzen

Azken agur beroa eman diote gaur, astelehena, Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzaile azkoitiarrari. Herenegun, zapatua, hil zen panderoaren erregea, 88 urte zituela, eta gaur, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian agurtu dute azkenekoz. Ia bizitza guztian alboan izan duen musika tresna berarekin eraman du Landakandak, hilkutxaren gainean izan baitu une oro horren maitea izan duen panderoa.

Euskal herritar askok izan du gogoan Ramon Zubizarreta Landakanda. Hain zuzen, egun trikitixaren munduan diharduten dozenaka trikitilarik eta pandero jotzailek lagunduta egin du Landakandak beilatokitik parrokiarako bidea. Hileta-elizkizuna amaitu aurretik, berriz, Landakandari omenalditxo bat egin nahi izan diete eliza barruan. Hasteko, bertsoak abestu dituzte Anjel Mari Peñagarikano eta Millan Telleria bertsolariek. Bere inguruan ibilitako beste hainbat trikitilarik, berriz, doinu bat eskaini diete elizkizuna amaitu aurretik. Parrokian elkartutako ia 400 lagunek txaloak eskaini dizkiete nola bertsolariei hala trikitilariei. Elizkizunaren ondoren, bestalde, trikitilari guztiek Euskal Herriko biribilketa abestia eskaini diote Landakandari eliz atari aurrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trikitia
2022-06-12 | Kepa Matxain
Joseba Tapia
"Moderno aitzakian erdara hobesten dugu"

Egon edo ez egon bakarkako bederatzigarren diskoa argitaratu du Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1964). Horri buruz solas egitekoak ginela iritsi da berria: aurtengo Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak, bere ibilbide oparoaren aitortza modura. Elkarrizketaren fokua zabaldu dugu,... [+]


2020-01-10 | ARGIA
Kepa Junkera omenduko du Kataluniako Tradicionàrius festibalak, iktusa jasan zuenetik urtebetera

Ostiral honetan hasiko da Bartzelonan Tradicionàrius nazioarteko folk jaialdia. Aurtengo edizioak Kepa Junkera musikari bilbotarra omenduko du, beren beregi sortutako Kepa aurrera ikuskizunarekin.


Gaur emango diote azken agurra Laja trikitilariari Azkoitian

Iñaki Garmendia 'Laja' herriko trikitilari ezaguna hil zen herenegun, eta gaur arratsaldean emango diote azken agurra. Haren aldeko hileta elizkizuna izango da gaur, astelehena, Azkoitiko parrokian, 19:00etan. Trikitiaren baitan batzen diren hainbat... [+]


2018-12-11 | ARGIA
Kepa Junkerak iktus bat jasan du Belgikan eta ospitaleratuta dago

Kepa Junkera musikaria Belgikako ospitale batean dago, joan den asteazkenean iktus bat jasan ondoren. Ebakuntza egin zioten eta ingresatuta dago, EITBk informatu duenez.


Eleuterio Tapia, bi bihotz zituen perfekzionista

Eleuterio bera zen festa liburua aurkeztu dute Asteasun; trikitia, lagunak eta senideak elkartu dira, Eleuterio Tapiaren argitalpenaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude