Steffen M. zuen izena eta asteak zeramatzan Alemaniako Ipar Renania-Westfalia eskualdean dagoen Hambach basoko erresistentziaren berri ematen. Polizia basoa husten saiatzen ari da orain bi astetik, ikatz harrobi erraldoi bat zabaldu eta zuhaitzak moztu egin nahi baitu RWE enpresak. Ekintzaileek zuhaitzetan etxeak eginak dituzte eta desobedientzia zibila praktikan jarriz, bertan jarraitzen dute. Kazetari eta blogaria, altuera handi batetik erorita hil da.
Asteazken arratsean zabaldu da albistea. Ez ohiko prentsaurreko batean, polizia erregionalaren bozeramaile Paul Kemenek adierazi du kazetari bat hil dela. "Istripua gertatu den unean eta lekuan ez zen inolako operaziorik egiten ari". Bere hitzetan, Steffen M. kazetaria zegoen zuhaitzaren oinera joan zen polizia bat argazki makinarako memoria txartel bat ematera; polea bidez hau igotzen ari zen bitartean erori egin zen.
Berehala eman dute bestelako bertsioa Hambach basoko ekintzaileek: “Denbora luzean gurekin basoan kazetari lanean aritu izan den lagun bat, lurretik 20 metrotara zegoen zubi zintzilikatu batetik erori eta hil egin da. Une horretan polizia eta RWE enpresa zuhaitz etxeen herria husten saiatzen ari ziren. Agente bat ekintzaile bat atxilotzen saiatzen ari zen zubiaren ondoan. Gure laguna, antza denez, horra zihoan erori denean".
Ekintzaileek adierazi dute "erabat ukituta" daudela. "Gure pentsamendu eta desioak berarekin daude. Gure doluminak bere senide, lagun eta kezkatuta dagoen jende guztiarentzat. Poliziari eta RWEri exijitzen diogu basotik joan daitezela berehala eta geldi dezatela operazio arriskutsu hau. Ez dira bizitza gehiago arriskuan jarri behar. Oraintxe bertan, atseden une bat behar da".
Hambach basoa azken urteetan ikatzaren aurkako borrokaren sinboloetako bat bilakatu da Alemanian, Frantziako Reporterre hedabide ezkertiarrean irakur daitekeenez. Duela sei urte okupatu zuten militante ekologistek, RWE energia konpainiak suntsituko zuela iragarri ostean, lignitio harrobia eremuz handitzeko planen ondorioz. Hasiera batean zituen 4.100 hektareetatik, gaur egun 200 soilikgeratzen dira moztu gabe. Alemaniako justiziak argi berdea eman ostean, RWE enpresak urriaren 1etik aurrera geratzen den basoaren erdia moztu nahi du. Ipar Renania-Westfaliako gobernu erregionalak orain bi aste ZAD honen hustea agindu zuen.
Duela urtebete publiko egin zuten azpiko bideo honetan ikus daiteke ekintzaileek prestatu duten erresistentzia. ARGIAn gaiari jarraipena egiten ari gara.
Alemaniak Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaliko dituela iragarriko du asteazken honetan Olaf Scholz herrialde hartako kantzillerrak, hainbat hedabidek azaldu dutenez. Era berean, AEBek Abrams tankeak bidaltzeko hautua egin dute. Errusiak AEBetan duen enbaxadore Anatoli Antonoven... [+]
Gaur-gaurkoz, delitu bat da zaborretatik janaria jasotzea, baina, aurrerantzean, legezko bihur dezake gobernuak. Elikagaiak "alferrik ez galtzea" eta ingurumena zaintzea lortu nahi omen dute modu horretan. Elikagaien prezioak maximo historikoak gainditzen ari diren une... [+]
XIX. mendean soldadu britainiarrek arpilatu zituzten brontzezko irudi baliotsuak eta salgai jarri zituzten Europa osoan. Horietako asko Londresko Britainiar Museoan dituzte oraindik.
Alemaniako poliziak 25 ultra-eskuindar atxilotu ditu asteazken goizean. Ustez erakunde terrorista bateko kideak dira eta estatu-kolpea ematea zuten helburu, Fiskaltzak jakinarazi duenez. Atxilotuen artean nobleziako kide eta politikariak daude, AfD alderdiko kide ohi Birgit... [+]