Kartzela frankistan preso egondako emakumeen oroimen plakari eraso egin diote Gasteizen

  • Ez da erasoak jasaten dituen lehen oroigarria. Maiatzean, frankistek fusilatutako 33 pertsona omentzen zituen plaka bat izan zen erasoen jo puntu.  


2018ko irailaren 7an - 11:54
Frankistek Santa Isabel hilerrian fusilatutako 33 pertsonak omentzen dituen plaka
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manuel de Iradier eta Foru kaleen artean kokatua zegoen plaka, zeinak metro gutxitara zegoen kartzela frankistan egondako emakumeak oroitzen zituen. Spray beltzarekin zirriborratu dute, bertan jartzen zuena irakurtzea eragotziz.

Oroimen historikoa berreskuratzeko Gasteizko Udalak azken hilabetean jarritako plaketako bat da kaltetutakoa, baina ez erasoak pairatu dituen bakarra. Maiatzean, frankistek Santa Isabel hilerrian fusilatutako 33 lagun omentzen zituen beste plaka bati ere egin zioten eraso.

Mugimendu memorialistaren ikuspuntua

Gasteizko Udalak ‘Memoriangune’ bezala izendatutako plaken inaugurazioetan ez du parte hartu Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak. Are gehiago, haserre agertu da Udalaren Memoria Historikoaren Planarekin. Ideiaren izatezko sustatzailea den plataformak kritikatu duenez, planak ez ditu aintzakotzat hartzen hasiera batean xedatu zituzten lau helburuak: egia, justizia, konponketa eta berriz ez gertatzea, alegia. Informazio panelak jarri arren, Gasteizko Udalak diktadura frankistako apaiz, militar eta autoritateen kale izenak ez kentzea erabaki zuen. Plataformak ez du begi onez ikusi erabakia.


Irakurri gehiago: Oroimen historikoa Historia
Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.