Nafarroako Unibertsitate Publikora hurbildu berri da Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioa eta bertan euskararen eremuan diharduten hainbat eragilerekin hitz egin dute, NUPeko euskararen egoera zein den aztertzeko.
Euskara taldeko Jonju Weyndling eta Aitor Aiesa ikasleak elkarrizketatu dituzte, eta Weyndlingek dioenez, NUPen aldetik dagoen eskaintza ez dator bat eskariarekin. Ikasleen %35 euskalduna dela diote, eta horregatik unibertsitatea presionatzen dutela ikasgai gehiago eman ditzan. Diotenez, gainera, batzuetan kredituak eskaintzen dira, baina gero ez dira betetzen.
Imanol Nuñez Hizkuntza Plangintzarako ataleko zuzendaria ere elkarrizketatu dute eta hori oso gutxitan gertatzen dela zehazten du: 2.000 bat kreditu daudela eta iaz sei kasutan bakarrik gertatu zela adierazi du. Dioenez, azken finean nahiago dute arrisku maila bat hartu eta aurrera egin, segurtasun erabatekoaz eta geldo aritzea baino, “jakina, ondorioz, batzuetan kreditua eman behar duen irakaslea gaixotzen bada edo baldin badoa, ez dugu ordezkorik”.
Aiesaren esanetan, ikasle euskaldunen sektore batean saiatzen dira ahalik eta gehien euskaraz ikasten, baina beste sektore batek pasibitatez bizi du euskaraz ikastearena, “batzuetan, erosoago egiten zaie gaztelaniaz ikastea”. Horregatik, azaltzen duenez, une honetan batetik aritu behar dira unibertsitatea presionatzen eta, bestetik, ikaskideak kontzientziatzen. Weyndlingek dioenez, “unibertsitateak ez du errazten euskaraz ikastea. Gainera, euskararen borroka ahuldade une batean dago, eta hori argi ikusten da unibertsitatean”.
Hori dela eta, datorren martxoaren 23rako Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak antolatuko dituzte Euskal Herriko Gazte Euskaltzaleekin batera, eta ikasleak mobilizatzera deitzen dituzte.
1987an sortu zen NUP eta oraindik Irakasle Ikasketak dira euskaraz osorik egin daitezkeen bakarrak. Hiru irizpide hartzen dituzte kontuan euskarazko ikasgaiak sortzeko: hamar ikasle izatea, irakasle aditu bat izatea, eta gertukotasuna, hau da, karrera horrek pertsonekin aritzeko duen gertukotasuna.
Gaur egun gradu oso batek 240 ikasgai ditu eta, Nuñezen esanetan, 2.000 bat ikasgai euskaraz egin daitezke dagoeneko. Pertsonekin gertutasuna duten karrerak ari dira gehien euskalduntzen: ekonomi eta enpresa, erizaintza edo psikologia, esatera batera. “Gizarte lanetan lehen 72 ikasgai eskaintzen ziren eta orain 144. Helburua da oinarrizko ikasgaiak euskaraz eskaintzea”.
Erizaintza euskaratzea aldarrikapen historikoa da NUPen: “Pausoak goaz, 2018an hamazortzi ikasgai ziren eta 2023an 84 ematea aurreikusten dugu”. Medikuntzan, aldiz, ez dago ezer euskaraz, “bakarrik sei ikasle euskaldun daude. Gehiago dagoenean jarriko ditugu ikasgaiak”. 2021-2024 plan gidaria dutela dio, eta helburuak aurten beteko dituztela, espero baino lehenago.
Nuñezek azpimarratzen du, hala ere, aurrera begira ikasgaiak euskalduntzen jarraitzea bezain garrantzitsua dela ikasle euskaldunak tesiak egitea eta ikerketaren munduan murgiltzea, horrela unibertsitatea irakasle euskaldunez hornituko delako.
Fernando Rey euskararen atal teknikoaren burua da NUPen, eta zerbitzua batez ere itzulpenean, zuzenketan eta aholkularitzan diharduela azaltzen du berari egindako elkarrizketan (10. minututik aurrera). Itzulpenarena da lan eremu handiena, baina langile euskaldunendako hobetze ikastaroak ere bideratzen dituzte, batez ere irakasleekin. Gero eta gehiago euskaratzen dela dio, eta orain webgunea era duinean erabiltzeko lanean ari direla, “funtzio komunikatiboa izan dezan”.
Arlo akademikoan ere gero eta gehiago egiten dela dio, “nahiz ez den nahi genukeen erritmoan”. Eta pena agertzen du euskarazko sorkuntza txikia delako: “Hori da erronka, bestela itzulpenarekin bakarrik, gure sailean inbutu handi bat sortzen ari gara. Ez da erraza, baina gure baliabide urriekin, saiatzen ari gara”.
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]
Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.
Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentzien araberakoa bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]