Kapitalismoaren kalteei Euskal Herritik aurre nola egin aztertuko dute

  • Joseba Barandiaran eta Yolanda Jubeto ekonomialariek hitzaldia emango dute maiatzaren 19an Bilbon, Jakin Fundazioak antolatuta, “Kapitalismoaren krisiaren aurrean zer egin?” izenburupean.


2015eko maiatzaren 13an - 08:09
BBVAren akziodunen batzar aurrean hainbat aktibistek egindako ekintza baketsua (arg.: CGT-LKN Bizkaia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jakin Fundazioak eta Martin Ugalde Foroak antolatuta krisi ekonomikoa eta eredu kapitalistaren inguruko hausnarketak egingo dituzte Bilboko Kafe Antzokian bi ekonomialariek. Barandiaran ekonomia gaietako iritzi-emailea da; Jubeto EHUko ekonomia aplikatuko irakasle da eta ikuspegi feministatik aztertu izan du ekonomia.

Ekitaldia Jon Fernandez kazetariak gidatuko du eta kapitalismoaren kalteei Euskal Herritik nola aurre egin eztabaidatuko dute. Barandiaranen esanetan “behetik gorako herri mugimenduen indar eta gaitasunean dago, egotekotan, biharko euskal ekonomiaren gakoetako bat”.

Jubetok, etorkizunari begira “taldeak” duen indarrari ematen dio garrantzia, feminismoak erakutsi duen moduan: “Kapitalismoak hainbeste bultzatzen duen planteamendu indibidualista apurtu eta komunitate baten kide izateak ematen duen indarraz ohartarazi du feminismoak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Eguneraketa berriak daude