ARGIA.eus

2020ko ekainaren 02a

Kanpaldia egin dute Bizkaiko zahar-etxeetako langile grebalariek

  • Gizarte-zerbitzuetan lan duina eskatzeko egin dute hiru eguneko kanpaldia zahar-etxeetako langileek asteburuan Bilbon, Arriaga antzokiaren alboan jarritako karpan.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko ekainaren 12a
Bizkaiko erresidentzietako langile grebalariek Arriaga antzokiaren ondoan zintzilikatutako pankarta (Argazkia: ELA sindikatua).

“Kanpaldia aprobetxatu nahi dugu eskatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari eta sektoreko patronalei gure eskariei erantzuteko, plantillak handituz, lan-kargak gutxituz eta lan-baldintzak hobetuz. Lan-baldintzak oraintxe bertan hobetu behar dira, langileei eta erabiltzaileei bizi-kalitate duina bermatzeko”, adierazi du ELA sindikatuak.

Hamabost hilabete daramatzate langileek greban, eta dagoeneko 200dik gora lanuzte egin dituzte. Oraingoan aldarrikapena kalera atera eta herritarrei beren gatazkaren berri emateko baliatu dute kanpaldia. 1.200 euroko soldata, asteko 35 orduko lanaldia eta igandeko plusa igotzea dira, besteak beste, grebalarien eskakizunak, Ainhoa Menendez grebalarien ordezkariak adierazi duenez.

Hainbat eragile eta norbanakok babestutako kanpaldia

Gizarte eragile eta norbanako bat baino gehiago gerturatu dira Arriagara asteburuan babesa ematera. Bertan izan dira Irantzu Varela eta Josebe Iturriotz militante feministak, Babestu zahar-etxeetako erabiltzaileen senideen elkarteko kideak, EH Bilduko ordezkariak, esaterako, eta ekitaldietan parte hartu dute Bernardo Atxagak, Garik, Puro Luegok edo Las Kapritxosas clown taldeak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bizkaiko zahar egoitzetako gatazka  |  ELA  |  Bilbo

Bizkaiko zahar egoitzetako gatazka kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude