Bizkaiko zahar egoitzetako langileek protestak hasi dituzte enpleguaren alde

  • Sektoreko lan hitzarmena berritzeko garaia da. ELA sindikatuak dio patronalak hitzarmenean murrizketak aurreikusi dituela eta kaleratzeak izango direla mehatxu egin duela. Bizkaiko zahar egoitzetako langileek badakite zer den hitzarmen duin baten alde borroka egitea. Azkenekoan, 378 eguneko greba egin zuten, langileentzako lan baldintza duinak eta egoiliarrentzako zaintza duina eskatzeko.


2021eko ekainaren 28an - 07:16
Azken eguneraketa: 09:17
Foru Aldundiaren aurrean egoitzetako langileak protestan. Argazkia: Ecuador Etxea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berriz negoziatzeko ordua iritsi da. Ordezkaritza sindikalaren gehiengoa duen ELA sindikatua sei aldiz eseri da negoziazio mahaian, azken aldiz maiatzaren 17an. Sindikatuak enplegua defendatu nahi du, eta harago, egoitzetako zerbitzuok publifikatu eta oro har zaintza eredua errotik aldatu nahi du. Langileek mobilizaziok iragarri dituzte, negoziazio mahaiek ez dutelako aurrera egiten eta sindikatuak adierazi duenez, hitzarmenaren edukietan murrizketak proposatu dituztelako eta langileen kaleratzeak egingo dituztela mehatxu egin dutelako. Lehenengo protesta ekainaren 25ean egin zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Sindikatuak dio Bizkaiko Foru Aldundia dela zerbitzuaren ardura duena eta haren jarrera kritikatu du: “Negoziazioek aurrera egiten ez dutela ikusita kezkatuta egon beharrean eta ardura agertu beharrean okultismora ari dira jolasean eta lehentasun ‘soziala’ eman diote Guggenheim berri batean inbertitzeari”.

378 eguneko greba

Azken hitzarmena sinatzeko 378 greba egun egin behar izan zituzten Bizkaiko egoitzetako langileek, ia erabat emakumeak. Borroka laboral eta feminista oso indartsua izan zen, batez ere Bilboko kaleetan eta Bizkaiko herrietan oihartzuna izan zuena. Emakume langileen borroka eta zaintzaren gaia agenda mediatikoaren erdigunera ekartzea lortu zuen greba hark. Greba gidatu zuen ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean argitaratu zuten 2019an borroka luze haren kontakizuna Berdea da more berria liburuan.

 

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...