Bizkaiko zahar egoitzetako langileek greba egingo dute lan baldintza hobeagoen alde abenduaren 14an

  • LAB eta ELAk greba deialdia egin dute abenduaren 14rako eta Bizkaiko zahar egoitzetako 5.000 langile deitu dituzte. Ez dute hitzarmenik adostu urtebete luzeko negoziazio mahaietan.


2021eko abenduaren 13an - 14:57
Azken eguneraketa: 15:58
Azken hitzarmena sinatu zuteneko irudia da, 2017ko urrikoa. Argazkia: ELA.

Egun bererako deialdia egin dute, nahiz eta bakoitzak bere aldetik egingo dituen protesta bilkurak.

Sektorean gehiengoa duen sindikatuak, ELAk, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio errespetatzeko langileek grebarako duten eskubidea eta ez ditzala %100eko gutxieneko zerbitzuak dekretatu, Gipuzkoako zahar egoitzetako greban egiten duen bezala.

Negoziazio mahaietan ez dutela aurrera egin dio sindikatuak, eta bai patronalek eta bai Foru Aldundiak ondoko egoerak onartzen jarraitzen dutela: soldatak izoztea, lanaldi partzialak eta langileak lehen egunetik ez ordezkatzea. Ondorioz, langileen lan baldintzak prekarizatu eta egoiliarren zerbitzua kalitatez kaskartzen dela diote.

Gogorarazi du Foru Aldundik 255 milioi euroko partida onartu duela 2021-2023 aldian oheak ituntzeko. Sektoreko patronalek diru hori jasoko dutela eta langileen lan baldintzetan eta zerbitzuaren hobekuntzan ez dela inbertituko kritikatu du.

Patronalei eta Foru Aldundiari dei egin die langileen lan baldintzak hobetzeko eta langile kopurua handitzeko.

LABek lan baldintzak langile publikoenekin parekatzea eskatu du

LABen ustez, zaintza negozio bihurtu da eta enpresek dirua irabazten dute erabiltzaile plaza berri bakoitzeko. Foru Aldundia, berriz, egoera horren arduradun egin du.

Abenduaren 14rako grebari begira bi aldarrikapen egin dituzte. Batetik, langileen lan baldintzak langile publikoenekin parekatzea. Sindikatuaren ustez, oraingoak parekatzearen negoziazioa izan behar du. Bestetik, ratio gizatiarragoak eskatu ditu. Langileek adierazi dute ez direla robotak, pertsonak baizik eta ezin iritsiaren ondorioz adinekoen duintasunari eraso egiten zaiola. Alegia, langile gehiago behar direla aldarrikatu dute.

Sindikatuaren iritziz, gatazkaren azken irtenbidea adinekoak zaintzeko zerbitzua publifikatzea da. Foru Aldundiak pribatizazioa inposatzen duela dio eta egoitzetan bizitzen ari direnaren erantzule dela erakunde publikoa.

Aurreko hitzarmena lortzeko 378 eguneko greba

Azken hitzarmena sinatzeko 378 greba egun egin behar izan zituzten Bizkaiko egoitzetako langileek, ia erabat emakumeak. Borroka laboral eta feminista oso indartsua izan zen, batez ere Bilboko kaleetan eta Bizkaiko herrietan oihartzuna izan zuena. Emakume langileen borroka eta zaintzaren gaia agenda mediatikoaren erdigunera ekartzea lortu zuen greba hark. Greba gidatu zuen ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean argitaratu zuten 2019an borroka luze haren kontakizuna Berdea da more berria liburuan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko zahar egoitzetako gatazka
2023-10-06 | ARGIA
Bizkaiko zahar egoitzetako langileek 340 euroko soldata igoera lortu dute

Ia bi urtez 68 greba egun egin dituzte Bizkaiko zahar egoitzetako gerokultoreek. ELA eta UGT sindikatuek hitzarmena sinatu dute. 2025ean 1.800 euroko soldata jaso ahal izango dute langileek. Gerokultoreena sektore feminizatu eta prekarizatua da. Bizkaiko langileek 2016 eta 2018... [+]


Berriz ere grebara deitu dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek, martxoaren 15etik 24ra

Bizkaiko erresidentzietako ELAko langileek salatu dute patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "bere horretan" jarraitzen dutela. "Zaintzarekin negozioa" egiten ari direla salatu du sindikatuak.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Bizkaiko zahar egoitzetako langileek protestak hasi dituzte enpleguaren alde

Sektoreko lan hitzarmena berritzeko garaia da. ELA sindikatuak dio patronalak hitzarmenean murrizketak aurreikusi dituela eta kaleratzeak izango direla mehatxu egin duela. Bizkaiko zahar egoitzetako langileek badakite zer den hitzarmen duin baten alde borroka egitea. Azkenekoan,... [+]


Eguneraketa berriak daude