Ostegunean, 14, izango da mahai-ingurua Andoaingo Urigain kultur etxean. Kanaldudek zuzenean eskainiko du 19:00etatik aurrera, baina saioa aurrez-aurre ikusi eta entzutera datozen herritarrei aurretik Ipar Haizea elkarteak pintxo-potea eskainiko die, 18:30etan.
Kanaldude Nafarroa Behereko telebistak bere webean iragarri du: "Ostegun hontan [otsailak 14] Andoaingo Urigain kulturetxetik zuzenean izanen gira 19:00etan ttanko, Ipar Haizea elkartearekin. Emankizunaren gaia : "Erraustegia, bai ala ez?".
Partaideen artean, besteren artean, honako hauek izango direla aurreratu du Ipar Haizea elkarteak: Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko Joxe Mari Irazusta, Ipar Haizeako Julen Lorenzo, GuraSOSeko Joseba Belaustegi, GHKko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandieta eta OEIT-GEIS mediku plataformako Xabier Mitxelena.
Antolatzaileek iragarri dutenez, Andoaina hurbilduko diren guraso gazteek beren umeentzako haurtzaindegi zerbitzua ere edukiko dute eskueran.
Aurrerapen gisa bideotxo hau zabaldu dute antolatzaileek:
Datorren ostegunean, otsailak 14, erraustegiaren inguruko eztabaida zuzeneko telebista saioan, Iparraldeko Kanaldude web telebistaren eskutik Andoaingo Urigain kultur etxean.
— Ipar Haizea (@haizea_ipar) February 7, 2019
18:30tan ate irekiera, KM0 pintxopotea eta haurtzaindegi zerbitzuaren hasiera.
(...) pic.twitter.com/cnuwMKQdfq
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Iraunkortasun sailburuordetzaren erregistroaren datuak aztertuta atera du ondorioa Ekopoleko irakasle talde batek. "Legez kanpoko funtzionamendua" egon dela esaten du txostenak.
Iragan igandean, Usurbildik ikus zitekeen ke zutabea duzue albiste honi atxikitako irudietako batean, Zubietako erraustegia urtarrilaren 22an isurtzen ari zena. Ohikoa bilakatu da aipatu planta modu horretan ikustea, baina ez da sarritan ikusi igandeko adinako tamainakoa... [+]
Errausketaren Aurkako Mugimendua –EAM– hasi denetik zabaltzen Zubietako erraustegiaren kutsaduraz ToxicoWatch fundazioak egindako ikerketaren emaitzak, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hedabideen bidez erantzun du guk zabaldutako informazioak direla... [+]
ARGIAk astelehenean aurreratu zuen moduan, GHK partzuergoak isuna ezarri dio Ekondakin enpresari, Arkaitzerrekako isuriari erantzuteko Eusko Jaurlaritzak agindutakoa ez betetzeagatik. Bestela esanda, Zubietako erraustegiaren jabeak, GHK-k, isunez zigortu du erraustegiaren... [+]
Bai gauza ederra direla kontzientziazio-kanpainak. Liluratuta egoten naiz haiei begira. Gainera, udazken-negua oso urtaro aproposak dira horrelakoak agertzen hasteko. Gure herri eta hirietan endemikoa den espezie horrek zenbait baldintza behar izaten ditu ondo ugaltzeko, eta... [+]