Kaleratze gutunak jasotzen hasi dira EITBko langileak

  • EITBko hainbat langile hasi da jada kaleratze gutunak jasotzen eta publiko egin direnen artean dira Fermin Etxegoien, Roge Blasco eta Itziar Alduntzinen izen ezagunak.


2015eko martxoaren 18an - 11:04
Eusko Irratiko langileek mobilizazio ugari egin dituzte kaleratzeen aurka. (Argazkia: EuskadiIrratiakaleratzeak.com) Eusko Irratiko langileek mobilizazio ugari egin dituzte kaleratzeen aurka. (Argazkia: EuskadiIrratiakaleratzeak.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sare sozialetan izan du oihartzuna albisteak eta Etxegoienek Twitter bidez azaldu duenez albisteak ezustean harrapatu ditu: “Artista izan ginen iazko ekainaren 28ra arte. Indefinitu egin gintuzten, epai batek enpresa behartuta; datagatik, beraz erregulaziotik kanpo geunden, eta horrela esan izan zaigu hilabete hauetan, gure postuak ez zeudela ordezkagarrien artean. Horrek dakarrenarekin: hilabete hauetan, bi lan-eskaintzari ezetz esan diet, nire lanpostua irratian zegoelako. Baina tira, dena izaten ari da oso sadikoa, eta gurea azken kolpea besterik ez da, hori bai, oso ezustean etorria”. Kaleratuak izango diren langileek lan hitzarmen mugagabeak zituzten, baina ez ziren finkoak.

Auzia 2014ko apiriletik dator, orduan EITBko Administrazio Kontseiluak 49 pertsonarentzat enplegu lehiaketa publikoa ireki zuen, guztiak Eusko Irratirako. Eskaintza honekin batera, EITBk 79 lanposturi eragiten zien enplegu erregulazio txostena abiarazi zuen. EITBko langile batzordeak operazio honekin 30 lanpostu galduko zirela salatu zuen orduan.

2014ko apiriletik greba eta mobilizazio ugari egin dituzte EITBn eta bereziki Eusko Irratian. Horietako azkena otsailaren 24an izan zen, ELA, ESK eta CCOOk deituta egun osoko greba egiten zuten Eusko Irratiko irrati guztietan. Astearte goizean ere langile talde batek protesta egin zuen EITBko Bilboko egoitzaren aurrean.


Eguneraketa berriak daude