Kale-argiak herritarrek eurek piztuko dituzte Urruñan, behar dutenean

  • Argi-kutsadura eta energia kontsumoa murrizteko, sistema berritzailea jarri du martxan Urruñako Herriko Etxeak: gauez itzalita izango dira kale-argiak, eta herritarrak berak mugikorraren bidez piztu ahalko ditu, herrian zehar ibili behar duen unean.


2022ko maiatzaren 31n - 11:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Bai energia kontsumoa, bai bioaniztasunerako kaltegarria den argi-kutsadura murriztea da helburua. Planetarentzat onuragarria da, baita herriko gastuen gestio arduratsuago bat egiteko ere”, dio Urruñako Herriko Etxeko webguneak. Telefonoko aplikazio baten bidez, herritarren esku geratu da argiak pizteko aukera, behar izanez gero. Aplikazioarekin, 15 minutuz piztuko ditu argiak herritarrak.

Nicolas Reguerat hautetsiak Antxeta irratiari adierazi dionez, “zozokeria da hutsik diren kaleak argiztatzea uneoro, eta etxeko argiekin egiten dugun bezala behar direnean bizik ez erabiltzea da helburua”.

Urruñan 1.400 argi gestionatzen ditu Herriko Etxeak eta horietako 1.200etan ezarri dute sistema berritzailea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!