Maria Servini epailearen aurrean bere errugabetasuna defendatu du ministro ohi frankistak. Hamar eguneko epea du Servinik auzipetu ala haren aurkako prozesua itxi erabakitzeko.
Gasteizko 1976ko sarraskiagatik, 1978ko Sanferminetako gertakariengatik eta Espainiako indar armatuek 1976 eta 1977 urteen artean eragindako beste sei hildakoengatik gizahilketa delitua leporatzen dio Argentinako Justiziak Rodolfo Martin Villa ministro ohi frankistari, gizateriaren aurkako krimenaren delitu orokorraren barruan. Arratsaldean, Madrilgo (Espainia) Argentinako kontsulatuan deklaratu du Martin Villak, telematikoki, Maria Servini epaile argentinarraren aurrean. Kalean, ehunka lagun bildu dira itaunketa iraun duen bitartean.
Hainbat medioek aipatu dituzten iturri juridikoen arabera, Martin Villak bere errugabetasuna defendatu du gertaera horietan, eta trantsizioaren papera goraipatu du, "frankismoaren amaieraren eta demokraziaren arteko zubia" bezala. Abuztuaren 25ean, epaileari bidalitako gutun batean, Martin Villak ukatu egin zuen trantsizioan "genozidiorik" egon zenik. Hortaz, gaur berretsi du trantsizioa "etapa onenetako bat" izan dela, eta "ezinezkoa" izan dela genozidioa egotea.
Martin Villaren deklarazioa aztertu eta gero, Servini epaileak hiru aukera ditu. Eduardo Fachal frankismoko biktimen abokatuak azaldu duenez, auzia artxibatu dezake. "Orduan guk errekurrituko genuke; prozesu judizial honetan amaieraraino joango gara", esan du Fachalek. Bigarren aukera da auzipetzeko froga nahikorik ez duela ebaztea. "Martin Villak inputatuta jarraituko du, eta froga gehiago aurkeztu beharko genituzke". Azkenik, Martin Villa auzipetzea erabaki dezake epaile argentinarrak.
Deklarazioaren ostean, hamar eguneko epea du Maria Servini epaileak erabaki bat hartzeko, baina epeak luza daitezke.
Goizean, Madrilen, Ceaqua Kereila Argentinarra Sostengatzeko Estatuko Koordinakundeeko kideek agerraldia egin dute, itaunketaren harira. Nabarmendu dute deklarazioa hartzearekin Argentinak lehen urratsa egin duela "diktadura frankistan egindako krimenen aurkako zigorgabetasunari amaiera emateko". Argentinako Kereila hasi eta 10 urtera, Servini de Cubria epaileak ministro ohi frankistaren deklarazioa hartu duela azpimarratu dute, "erresistentzia eta oztopoak gaindituz"; eta salatu dute denbora luze horretan Espainiako Estatuak "prozesu judiziala oztopatzen" egin duen lana.
Gaineratu dute Argentinako Kereila frankismoaren krimenen "inpunitatearen" kontrako tresnarik "eraginkorrena" dela.
Horrez gain, Espainiako lau presidente ohiek —Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Rajoyk— Martin Villari babesa eman izana salatu dute, baita Josep Borrell Europako diplomaziaren buruak gutun bat bidali izana ere. Jarrera "lotsagabea" eta "onartezina" dela azpimarratu dute Ceaquako kideek. "Botere judizialaren independentziarekiko errespetua urratu dute, Servini epailearen jokabidean presioa egiten saiatuz".
Hala ere, Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kideak Madrilen egindako agerraldian adierazi du Espainiako presidente ohien jarrerak ez duela "harritu", azken urte luze hauetan gobernu desberdinetan egon diren agintariek auzia "trabatzen saiatu direlako".
Aldi berean, Euskal Herrian, Iruñeko Justizia Jauregiaren parean egin dute protesta eguerdian, frankismoa epaitua izan dadin eskatzeko. 78ko Sanferminak Gogoan plataformak egin du deialdia elkarretaratzeko, eta protestarekin bat egin dute beste zenbait eragilek: besteak beste, Martxoak 3 elkarteak, Joseba Barandiaranen familiakoek, Goldatu elkarteak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Egiari Zor Fundazioak, Amapola del Camino-k eta Mirandako Elkarte Errepublikanoak parte hartu dute.
Bertaratutakoek babesa adierazi diote Servini epaileak bultzaturiko kereilari, eta argitu dute hain justu hori bera dela frankismoaren krimenengatik irekitako akzio penal bakarra. Iruñean bildu direnen esanetan, kereilak agerian uzten ditu erregimen frankistan giza eskubideen kontrako "bortxatze masibo eta sistematikoetakoak". Espero dute hori bide izatea "Rodolfo Martin Villa epaitua eta kondenatua izateko ateak zabaltzeko".
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]