Juanito Dorronsoro bertsolaritza lantzen ibili da bizitza osoan eta 80ko hamarkadan buru-belarri jardun zen bertso eskolak sortzeko lanean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean berak jantziko dio txapela irabazleari, horren harira Urola Kostako Hitza berarekin mintzatu da.
Dorronsororen hitzetan, “bertsolaritza sustatzeko egin genuen lanak fruitu ikusgarriak eman ditu eta egitura osoa sortu da bertsolaritzaren inguruan. Bertso Eskolak, Bertsozale Elkartea, Eskola arteko Bertsolari Txapelketa... Gaur egun euskaraz bizitzeko horrenbeste oztopo izanda, harrigarria iruditzen zait bertsolaritzan izan den iraultza, eta lortu den maila bikaina”.
Bere aburuz, bertso eskolek eragin handia izan dute bertsolaritza berria sortzerakoan. Argi ikusten du bertsolaritza asko aldatu dela garai batetik hona. “Aldaketa handia izan da, baina kontuan hartu behar da bertsolaritza etengabe aldatzen joan dela, eta etorkizunean ere horrela izatea espero dugu”, azaldu du.
“Gaur egungo bertsolariak ikasiak dira, eta bertsolaritzaren baitan askotariko esparruak asko landu dituzte. Lehengo bertsolariek tradiziotik zetozen doinuak erabiltzen zituzten, eta gaur egungoek, berriz, doinutegi zabala dute aukeran, eta berriak ere sortzen dituzte. Teknikan ere aldaketa bera gertatu da, eta euren hausnarketari esker eraldatu da bertsolaritza. Nik uste literaturaren eragina gero eta handiagoa dela bertsolaritzan”, gaineratu du.
Harro dago garai batean bertso eskolak sortzeko egindako lanaz. “Bertsolari Txapelketako oholtza gainera igoko diren zortzi bertsolariak bertso eskolan landutako aro berriko bertsolariak dira”, ohartarazi du. Oso eskertuta dago Bertsozale Elkartearekin garaileari txapela janzteko aukera eman izanagatik.
Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa. Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallusen solasaldia bertsolaritzaz, hizkuntzaz...
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bilakaera aztertu du IXA ikerketa taldeak, 1986ko sariketatik abiatu eta 2013kora arte. Besteak beste, erabilitako neurriak, doinuak eta euskara alderatu dituzte. Datu bat: 2013an gaien % 77 dramatikoa izan da eta %23 umorezkoa.
Joanito Dorronsorok Amets Arzallusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi eta astebetera elkartu ditu biak Baleike Kultur Elkarteak Zumaian, Joanitoren etxean. BECeko finalaz eta bertsolaritzaren inguruko beste hainbat kontutaz jardun dute berriketan.
2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bertso-saioen bestelako ikuspegia 6 astez eskaintzen aritu ostean agur esateko ordua heldu da, Barakaldoko BECeko finalak utzitakoa xehatuz.
Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna elkarrizketatu du Euskal Irratiak. Elkarrizketako pasarte esanguratsuenak laburbildu ditugu ARGIAn.
Ez naiz ni hitz zurietan gehiegi luzatu zale, baina dagokionari berea ematea lege denez eta, bihotz-bihotzez horrela sentitzen dudalako, eskerrik asko ezer baino lehen BEC-eko oholtza gainera igo zineten zortzi bertsolarioi. Egiatan diot aspaldian hartu dudan gozaturik... [+]
Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarren arteko solasaldia 2013ko Bertsolari Txapelketaren finalari begira.
Iturria: Anboto.org
Asteazkenero, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bestelako ikuspegia eskaintzen du web telebista saio honek. Aste honetan Mauleko finalaurrekoa utzitakoarekin prestatu dugun bostgarren programa hau.
Abenduaren 15eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztu dute eta hainbat informazio praktiko eskaini dituzte antolatzaileek finalera doazen bertsozaleek plana antolatzeko arazorik izan ez dezaten.
Hitzordu berezia genuen Maulekoa. Gure saioa genuen nunbait... Gure lehen aldia eta ez genuen ezertan hutsegin nahi. Bertsolariak: Sustrai Colina (695,5 puntu), Unai Agirre (691,5), Jexux Mari Irazu (689,5), Aitor Mendiluze (688,5), Jone Uria (666,5), Agin Laburu (648).
Asteazkenero, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bestelako ikuspegia eskaintzen du web telebista saio honek. Aste honetan Donostia eta Elizondoko bertso-saioek utzitakoarekin prestatu dugun laugarren programa hau.
Bertsolariak: Igor Elortza (703 puntu), Alaia Martin (674,5), Aitor Sarriegi (674), Jon Martin (641,5), Etxahun Lekue (639,5) eta Fredi Paia (617,5).
Asteazkenero, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bestelako ikuspegia eskainiko dugu web telebista saio berri honek. Oiartzun eta Murgiako bertso-saioek utzitakoarekin ondu dugu hirugarren programa hau.