Juan Carlos I.ari babesa adierazi diote PSOE, PP eta UCDko 75 ministro eta goi-kargudun ohik

  • Horien artean daude, besteak beste, GALen garaian presidenteorde zen Alfonso Guerra, gizateriaren aurkako krimenengatik inputatua dagoen Rodolfo Martín Villa, Jaime Igancio del Burgo eta Mayor Oreja.


2020ko abuztuaren 19an - 11:52
Sinatzaileetako batzuen ordezkaritza politikoak, Juan Carlos I.a erregearen erretratua gainean dutela.

Ministro ohiek, erkidegoetako presidente izandako hainbat pertsonalitatek, enbaxadoreek eta bestelako kardugun ohi ugarik Juan Carlos I.aren aldeko manifestu bat sinatu dute. 75ek, orotara. Errege emerituaren “errugabetasun presuntzioa” defendatu dute, epaitegietara joateko beharrizana inondik ere aipatu gabe, eta berrogei urte baino gehiagoko jardunean utzi duen “ondarea” ekarri dute gogora.

Azkenaldian Juan Carlos I.a errege ohiaren jarduera irregularrei buruz zabaldu diren informazioak “errugabetasun presuntzioa” urratu dutela salatu dute sinatzaileek. Borboiaren ekintzek gaitzespena merezi badute, “justizia auzitegiek erabakiko dutela” diote. Euren ustez, errege emerituak “demokraziaren eta nazioaren mesedetan egindako lana” ezingo da inoiz ezabatu. Ustez paradisu fiskaletan gordetako diruagatik zigortuko balute, Espainiako gizartea “esker txarrekoa” izango litzatekeela ohartarazi dute gainera.

Sinatzaileen artean Espainiako demokraziaren izar handienak aurki daitezke, hala nola, GALen garaian Felipe Gonzalezen presidenteorde izan zen Alfonso Guerra eta Argentinako epaitegiek gizateriaren aurkako krimenengatik deklaratzera deitu duten UCDko Rodolfo Martín Villa ministro ohia, besteak beste. Badira politikan aritutako hainbat euskal herritar ere, hala nola, Marcelino Oreja, haren iloba Mayor Oreja, Juan Pablo Fusi edo Jaime Igancio del Burgo.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude