Josu Urrutikoetxea absolbitu du Parisko Zigor Auzitegiak

  • 2011 eta 2013 artean ETAko kide izatea egotzita bost urteko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskaltzak. Parisko Zigor Auzitegiko epaileek, ordea, erruduntzat jotzeko froga nahikorik ez dagoela iritzita absolbitu dute.


2021eko irailaren 01an - 12:57
Azken eguneraketa: 16:17
Josu Urrutikoetxea, artxiboko argazki batean

Parisko Zigor Auzitegiak asteazken arratsaldean eman du epaiaren berri. Ekainaren 15 eta 16an epaitu zuten Urrutikoetxea Parisen, eta fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatzen zuen haren aurka, ETAko kide izatea leporatuta. Epaiketan errugabetzea eskatu zuten Urrutikoetxearen abokatuek, eta epaiketa ostean nazioarteko hamar pertsona ezagunek errugabetzearen aldeko adierazpen bat sinatu zuten.

2017an epaitu zuten Urrutikoetxea auzi honetan, bera bertan egon gabe. Zortzi urteko zigorra ezarri zioten orduan. Prokuradoreak zigor hori "gehiegizkoa" izan zela onartu arren bost urteko zigorra eskatu zuen oraingoan, erruduntzat jotzeko nahikoa froga bazegoela iritzita. Zigor Auzitegiko epaileek, ordea, errugabetzea erabaki dute.

2019ko maiatzean atxilotu zuten Urrutikoetxea, eta 2020ko uztailaren 29tik kontrol judizialpean dago aske. Irailaren 13 eta 14an epaituko dute berriro, 2010ean auzi-ihesean epaitu zuten auzi batengatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude