Josep Fontana historialarien maisu ezkertiar katalana hil da

  • 86 urterekin hil da Josep Fontana i Lázaro (1931) historialari katalana, hainbat historialari gazteagok maisutasuna aitortua diotena. Frankismo garaiko urteetan bide berriak urratu zituen ikerketaren eremuan, lan intelektuala eta ekintza politikoa uztartuz; 1966an errepresaliatua izan zen unibertsitatearen askatasuna eskatzeagatik. XX. mendeko bigarren erdiaren historia bilduz "Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945" klasikoa argitaratu zuen.


2018ko abuztuaren 28an - 11:19

Josep Fontana i Lázarori, mende erdi pasata ikertzen, argitaratzen eta doktorego tesiak zuzentzen, dizipuluek el mestre esaten zioten, historialarien maisua. Jaume Vicens i Vives eta Ferran Soldevilaren ikaslea izan zen. Bestalde, E. P Thompson, Pierre Vilar, Antonio Gramsci eta Walter Benjaminen eragina nabaria da Fontanarengan.

Frankismo garaiko urteetan bide berriak urratu zituen ikerketaren eremuan, horren erakusgarri dugu 1971n kaleratu zuen doktore tesia, La quiebra de la monarquía absoluta (1814-1820), historia osoa historialari marxista baten eskutik.

Historiografiaz egin dituenak dira bere lanik ezagunenak, horien artean, Historia: análisis del pasado y proyecto social (1982), La història despres de la fi de la història (1992), La història dels homes (2000) eta L'ofici d'historiador (2010).

Editorea ere izan da Fontana, eta arlo honetan egindako lanari esker mundu mailako historiografia joria eskaini die historia aditu, ikasle eta irakurleei. Militantzia ere ez zitzaion arrotza, PSUC alderdiaren protagonistetako bat izan baitzen.

ARGIAk 2013ko urtarrileko LARRUN gehigarria eskaini zion, urtebete igaroa zenean Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 argitaratu zuenetik, askoren iritziz Fontanaren lanik handiena. Justu orduan ari zen obra horren segidako liburua bukatzen eta La identitat dels catalans liburua lantzen. Pompeu Fabra Unibertsitateko bulegoan hartu gintuen, bertan irakasle emeritua baita. Eraldaketa soziala eta boterea eskuratzeko bideaz galdetu behar genionean, Fontana zaharrak elkarrizketaren GPSa hartu eta 1968ko maiatzera eraman gintuen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkerreko pentsamendua
Eskuinaren berrindartzea Latinoamerikan

Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]


Lenin gogoan

Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]


Atzerantz ala aurrerantz matxinatu?

Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]


Eguneraketa berriak daude