EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko tartea ezar dezala.
FV Ubalza II izeneko proiektua aurkeztu zuen Cañaveras Solar enpresak Eusko Jaurlaritzaren aurrean duela astebete inguru, zeinak Aguraingo lurretan 48.960 eguzki plakaz osatutako zentral fotovoltaikoa eraikitzea xede duen. Egitasmoak 30,9 MWeko potentzia izango luke, eta 50 hektarea inguru hartuko lituzke. Bada, EH Bilduk aurkeztutako mozioa astearteko osoko bilkuran onartuta, Aguraingo Udalak errefusatu du proiektua.
Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkateak azaldu duenez, zentral fotovoltaikoak onura sozial eta ekonomikoak izan beharko lituzke herritarrentzat, eta, horretarako, hainbat aldaketa egiteko eskatu dio enpresa sustatzaileari. Cañaveras Solarrek, ordea, proposamen horiek "axola gabe" jarraitu du egitasmoarekin: "Udal Gobernuak hainbat eskaera egin dizkio enpresari, proiektu hau energia berriztagarriaren hedapenari ekiteko defendatzen ditugun printzipioetan txertatzeko. Eta orain arte ezezko erantzuna jaso dugu. Horregatik gaude proiektu hauen aurka".
Cañaveras Solarri eginiko proposamenen artean, honako bi hauek azpimarratu ditu Lopez de Uraldek: zentral fotovoltaikoak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko nekazaritza lurrak eta gutxienez biziguneetatik 500 metrora egon dadila. Horrez gain, enpresari eskatu dio proiektuaren harira sortutako sozietatean parte hartzeko aukera izatea herriko erakunde publikoek, sozialek eta ekonomikoek.
Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu arte, zentral fotovoltaikorik ez
Proiektuaren enpresa sustatzaileari soilik ez, eta Aguraingo Udala Eusko Jaurlaritzari ere ardura eske mintzatu zaio. Hain zuzen, Udalak Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala FV Ubalza II egitasmoa gauzatzea baimendu Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu arte. Izan ere, plan horrek ezartzen du hamar hektareatik gorako eta bost MW baino gehiagoko zentral fotovoltaikoak ezin direla eraiki balio estrategiko handiko nekazaritza lurretan.
Ubaza eta Ubaza II
Ubaza II ez da Agurainen zentral fotovoltaikoak egiteko Cañaveras Solar enpresak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dion proiektu bakarra: EH Bilduk aurkeztutako mozioak jasotzen duenaren arabera, 2023ko maiatzean aurkeztu zion Ubaza egitasmoa Jaurlaritzari, herrian 38.000 plaka instalatzea aurreikusten duena eta 21,3 MWeko potentzia edukiko lukeena.
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]