Ia dena dago esana... eta idatzia. Liburuetan alegia. Krisi kontuetan ere bai. Etxean gazteak ditugunok zorioneko gara beste poz –eta haserre- askoren artean haiek eskuratzen dizkigutelako kaleko informazio garrantzizkoak eta ezagutzen ez genituen liburuak. Gazte unibertsitario batek laga dit Jeffry A. Frieden baten Capitalismo Global. El transfondo económico de la historia del siglo XX.
Friedenek libururen bigarren atalari Ekonomia globalaren aldaketak ipini dio izenburu, eta John Maynard Keynes ekonomialari mitikoaren idatzi batez hasi. Gaur egun, Keynes krisiaren sustraiak eta irtenbide posibleak aztertzen ari diren milaka aditu eta agintariren izar gidaria da. Friedenek dakar I. Mundu Gerra ondorengo egoera argitzera.
“1919an –idatzi du Friedenek–, soldadu beteranoak Lehen Mundu Gerrako guduzelai odolduetatik etxeratzen ari zirela, John Maynard Keynesek nostalgiaz idazten zuen desagertu berria zen ongizatezko garaiaz:
‘Hura bai izan zela, 1914ko abuztuan amaitu zen aro hura, gizakiaren aurrerapen ekonomikoaren aldi izugarria! Londresko biztanleek telefonoz egin zitzaketen enkarguak, goizeko tea ohean bertan hartu, mundu osotik etorritako produktu asko asetzeraino hartu, eta lasai egon zitezkeen goizeko mandatuak etxeko ateraino noiz banatuko zain; komunikabide horiekin edozein momentutan arriskatu zitzaketen beren ondasunak munduko edozein txokotako baliabide naturaletan eta enpresa berrietan, eta batere arazorik gabe har zezaketen parte haien emaitza eta abantailetan; edo berdin erabaki zezaketen ondasunak ipintzea modak edo informazioak gomendatutako edozein kontinentetako edozein udalerri inportantetan. Nahi bazuten, berehala zeuzkaten eskueran garraiabide merke eta erosoak ez pasaporterik eta ez beste formalismorik gabe edozein herrialdetara edo klimatara joateko, zerbitzaria bidali zezaketen banku baten bulego hurbilenekora nahi adina metal preziatu erostera, eta atzerriko edozein lekutara bidaiatu zezaketen haien erlijiorik, hizkuntzarik edo ohiturarik batere ezagutu gabe, berekin eramanez txanpon onak, eta asko haserretuko eta harrituko ziren inolako eragozpenik aurkituz gero. Baina denetan garrantzizkoena da jende haiek jokatzen zutela gauzen martxa hau normala, segurua eta hobetzekoa ez izatekotan betirakoa balitz bezala, eta norabide horretatik ateratzea nazkagarria eta eskandaluzkoa’.
Ez dio asko axola Keynesek ‘Londresko biztanleak’ deitzen dituenak, telefonoa, morroi-neskameak eta gosaria ohean egiten zutenak, herritarren zati ñimiñoa izatea (...) Garai hartako negozio-gizon, politikari eta pentsalariek ekonomia mundial irekia jotzen zuten gauzen egoera normaltzat. Uste zuten jendeak eta diruak segiko zutela mundu osoan barrena isurtzen kasik mugarik gabe. Babes komertzialak, ohikoak ziren arren, arauaren desbideraketatzat zeuzkaten, politika nazionalen edo internazionalaren epe laburreko beharrek eraginak. Kapitalismoa globala zen, eta globoa kapitalista zen”.
Jeffry A. Friedenen liburuko 8. atalak izenburutzat dauka Ezarritako ordenak hondoa jo du eta George Orwell-en aipamen batekin hasten da.
"1936ko urtarrilean Ezkerreko Liburuen Elkarteak (Left Book Club) George Orwelli proposatu zion ikertzea depresioak eragindako egoera soziala. Emaitzak, The Road to Wigan Pier, herrialdea inarrosi zuen urte haietan Ingalaterrako iparraldean bizi ziren miseriaren eta etsipenaren deskribapenarekin. Orwellek arreta gehien jarri zuen osagaietako bat zen langabetuen noraeza: 'gazte meatzari eta kotoi biltzaile haiek beren patuari erreparatzen diote tranpak harrapatuta erori den animaliaren harridura mutuarekin. Ezin dute ulertu zer ari zaien gertatzen. Lanerako hezi zituzten eta orain badirudi sekula ez dutela berriro lanik egiteko aukerarik izango'".
Institutuetan bezala unibertsitateetan, langileen sindikatuen bileretan ere bai, aztertzeko moduko testuak iruditu zaizkit. Komunikabideetan ari garenoi, bestalde, gure erantzukizunak salatzen dizkigute.
Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]
Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.
Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek.
Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]
Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]