Jean-Jacques Lasserre aukeratu dute Pirinio Atlantikoetako presidente

  • Zentro eskuineko hautagai Jean-Jacques Lasserre izango da Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidentea, hautetsien gehiengoak hala bozkatuta. EH Bai-ko Iker Elizalde zen beste hautagaia. Departamenduko ezkerrak ez du presidentetzarako hautagairik aurkeztu. Bozketan hamalauk zuri bozkatu dute.


2021eko uztailaren 1ean - 09:59
Azken eguneraketa: 12:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bigarrenez beteko du jarraian kargua Lasserrek, beste sei urterako. Uztailaren 1 honetan iragan da bozketa eta zentro-eskuinaren hautagaitzaren alde egin du gehiengoak. Hamalau hautetsik zuri bozkatu dute.

Departamendurako bozetan errazki irabazi du Bidaxune-Amikuze-Oztibarre kantonamenduan, Anne Marie Brutherekin batera, bozen %63,49 lorturik, parean zituelarik EH Bai-ko Emilie Dubois eta Xabi Larralde bikotea, 2.659 boz lorturik –lehen itzulian baino 968 gehiago–.

Bi abertzale Pauen

Igandeko bozetako emaitzak medio, EH Bai-ren ordezkari Annie Poveda urruñarra eta Iker Elizalde hendaiarra Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseilura sartu dira, Hendaia-Euskal Kostaldea kantonamenduan gailendurik. Ezkerreko abertzaleen koalizioa, botoen %52,9 lorturik, garaile atera zen hauteskundeen bigarren itzulian, orain artean Pauen egondako sozialistei lekua harturik.

Beste behin ere, eskuinak eta zentro-eskuinak osaturiko taldea atera da garaile departamendu mailan bezala Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin. Ipar Euskal Herriko 24 kontseilarietatik 22 izanen dituzte, sozialistek azken kargualdian zituzten sei aulkiak galdu dituztelarik eta ezkerreko ordezkaritza bakarra abertzaleena bilakatzen denean. Paueko 54 hautetsietatik 38 dira eskuinaren eta zentro-eskuinaren artean osaturiko Forces 64 aldekoak.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.