UPN

Javier Esparza UPNko presidente, euskararen aurkako diskurtso erasokorrarekin

  • Botoen %83 eskuratu ditu Esparzak eta alderdi erregionalistaren presidentea izanen da. Idazkari nagusia, berriz Yolanda Ibañez izanen da, Milagroko alkatea, botoen %73 bereganatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 25ean - 11:27
UPNren X. kongresuak Esparzak hartu du aginte makila.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezustekorik gabe atera da Javier Esparza UPNren presidente. Botoen %83 eskuratuz hartu du alderdi erregionalistaren aginte makila. Hautagai bakarra izan zen eta espero bezala babes zabala izan du alderdiaren X. kongresuan.

Hori bai, %17k ez zuen babestu nahiz beste aukerarik ez izan beste inoren alde. "Todos somos Navarra" goiburuarekin egin dute Baluarten kongresua. Idazkari nagusia ere hautatu dute: Yolanda Ibañez izanen da, Milagroko alkatea, botoen %73 bereganatuta.

Gobernura itzultzeko gogoz agertu da Esparza. Nabarmendu duenez, gero eta jende gehiago ari dela ohartzen Uxue Barkosen Gobernuen asmoez: "Gutxi batzuentzat baino ez da ari lehendakari lanetan eta milaka nafar bazterrean utzi ditu". Autokritika UPNk egina duena jakinarazi du eta uste du ongi egindakoak gehiago direla akatsak baino.

"Pistolekin edo gabe, Nafarroak EAErekin bat egitea nahi dute"

"Pistolekin edo gabe, Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egitea nahi dute Euskal Herria deitzen duten asmakizun hori eraikitzeko", hitz horiek erabili ditu UPNko presidente izendatu berriak.

Uxue Barkosen Gobernuari erreferentzia egin dio kongresuan, horiexek baitira lehendakariaren asmoak erregionalistaren esanetan.  

Euskarari kritika ugari egin dizkio Esparzak: "Gobernura itzuliz gero eremu ez-euskaldunetik kendu eginen dugu D eredua ikastetxe publikoetatik". Arrazoitu du esanez, "inposaketa artifiziala dela eta gastu ekonomikoa eta desoreka baino ez du eragiten". Inposaketa "zentzugabe" hori amaitzeko lan eginen duela ohartarazi du UPNko presidente berriak.

Alderdiaren datozen urteetarako programa onartzeaz gain, Gobernurako, Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak primarioen bidez aukeratzea ere onartu dute militanteek.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!