Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren gestioa kritikatu eta datorren ikasturterako eskaera zehatzak egin dituzte irakasleek

  • Sinadura bilketa abiatu du Gasteizko irakasle talde batek, COVID-19ari lotuta Eusko Jaurlaritzak hezkuntza arloan egin duen gestioa kritikatuz eta irailetik aurrera argibide zehatzak, hezkuntza komunitatearen parte-hartzea eta baliabideak eskatuz. Ildo berean idatzi du Lasarte-Oriako beste irakasle talde batek.


2020ko uztailaren 02an - 17:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hezkuntza modu telematikoan egiteko baliabide eta plangintzarik ez dutela ikusi kexatu dira Gasteizko irakasleak. Aldiz, ordezko irakasleen kontratazioa eten zuela Jaurlaritzak. “Lanean jarraitu genuenok eskura genituen baliabide guztiak erabili ditugu hezkuntza eskubidea berma zedin: ordu gehigarriak, egokitzapenak, telefono eta baliabide digital propioak,  premia berezietara eta etxeko egoeretara moldatzea... Eta hala ere gobernu-buru diren zenbaiten mezu iraingarriak jaso behar izan ditugu, ‘gainontzekoak bezala berriz lanean hasi beharko dira’, besteak beste”.

Jaurlaritzatik ikastetxeetara bueltatzeko deia egin zenean ere, plangintza zehatzik ez zela egin salatu dute, eta osasun plangintzak langile eta zuzendaritza taldeen bizkar utzi zirela. “Baliabide faltaren aurrean, gure etxeko ordenagailuak eta telefonoak eskolara eramateko proposatu ziguten. Ez al dira nahikoak hiru hilabete itzulera baten planifikazioa aurreikusteko?”.

Ratioak erdira, ganorazko baliabideak eta komunitate osoaren parte-hartzea

Berriz ere halakorik errepika ez dadin, proposamen zehatzak egin dituzte Gasteizko irakasleek. Ordezkagunea (ordezko irakasleak kontratatzeko sistema) normaltasunez berriz martxan jartzea; ratioak erdira jaistea; hezkuntza premia bereziei aurre egiteko irakasleen kontratazioa suspertzea; ganorazko baliabideak aurreikustea eta bermatzea (ordanagailuak, gela gehigarriak, espazio irekien erabilera eta giza baliabideak); hezkuntza telematikoa bermatzeko behar diren baliabideen proposamen argia, “langile eta familiak artatzeko eta arrakala digitala ekiditzeko”; erakundeen aldetik ahalik eta argibide gehien jasotzea; eta erabakietan hezkuntza komunitateko kide guztien parte-hartzea gauzatzea.

“Ez digu balio sailburuaren aldetik inolako planik proposatu gabe eskolara itzultzeko agintzeak. Ez digu balio ikastetxeak irekitzeko erantzukizuna eta zama epidemiologia kudeaketa bat diseinatzeko prestaturik ez dauden zuzendaritza taldeen eta langileen gain jartzeak berriz ere”.

Kritika eta eskaerekin ados egonez gero, lotura honetan eman dezakezu atxikimendua.

Neurri zentzugabeak eta eztabaidatu gabeak

Ildo berean, COVID-19ak aurretik bizi zuten egoera bat areagotu duela salatu du Lasarte-Oriako Oriarte BHI ikastetxeko irakasle talde batek: “Orokorrean, exijentzia geroz eta handiagoak, eta ikusten ez diren betebeharren hazkuntza –batez ere zeregin administratiboak–, giza eta material baliabide urriekin, gure benetako zereginaren kaltean: irakatsi”.

Pandemia egoeran, administrazioak neurri zentzugabeak hartu dituela kritikatu dute, irakasleen gaitasuna eta erantzukizuna auzitan jarri dela, egoera berezi honetan eskola nola kudeatu erabakitzeko orduan ez dela hezkuntza komunitatearen iritzia aintzat hartu eta informazioa hedabideetatik heldu zaiela hainbatetan. “Zuei, gizartearentzat hain garrantzitsua den Hezkuntzaren moduko alorreko kudeatzaileak zareten horiei, irakasleen rola balioan jartzea dagokizue, eta hein handi batean, osasun alarma honetan halakorik ez duzuela egin pentsatzen dugu. Ez dugu onespen eta aintzatespenik behar, baina ezinbesteko deritzogu ingurugiro egoki eta gutxieneko plangintza bat eguneroko lana berme osoekin aurrera eraman dezagun eta ikasleek kalitatezko hezkuntza jaso dezaten”.

“Babes instituzional tinkoa espero dugu”

Gasteizko irakasleen moduan, hurrengo ikasturterako kezka agertu dute Lasarte-Oriakoek ere. Eskatu dutena: baliabide eta formazio teknologikoa, ikasle ratio arrazoizkoak, irakasle kopuru egokia, eta aurrez aurreko lanari lehentasuna online lanaren kaltean, lan karga biderkatu ez dadin. “Eta batez ere –diote–, babes instituzional tinkoa espero dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Lanbide Heziketa Duala inplementatzeko modua “anabasa” eta “alegala” izaten ari dela salatu du hainbat irakaslek

“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]


“Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea”

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]


Gipuzkoako Eskola Txikiek “bizirik eta indartsu” daudela erakutsi dute Ezkio-Itsasoko festan

Ehunka pertsona joan dira jaialdira, haien artean Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, 60 milioi euroko inbertsioa iragarri duena Eskola Txikientzat.


2025-06-09 | ARGIA
Ordizian eskola segregazioa saihesteko neurri zuzentzaile nahikorik ez hartzea egotzi dio Arartekoak Jaurlaritzari

EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Eguneraketa berriak daude