Jaurlaritzak 1.642 milioi euro jarriko ditu EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateentzat, 2026 bitartean

  • 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. 2.246,2 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du eta hortik 1.642,4 milioi zuzenean Jaurlaritzak jarriko ditu: 1.569,7 milioi EHUri, 40,2 Deusturi eta 32,4 Mondragon Unibertsitateari.


2023ko maiatzaren 31n - 10:27
Planaren aurkezpena, Jaurlaritzako eta EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateetako ordezkariekin. Argazkia: irekia.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtez urte, unibertsitate pribatuen finantzaketa gora ari da. Aurreko planarekin alderatuta, Jaurlaritzak 231 milioi euro gehiago jarriko ditu, %16 gehiago. EHU unibertsitate publikoan ere, aurreko planean baino %16 gehiago inbertituko du, Deustuko unibertsitate pribatuan %23 gehiago eta Mondragon unibertsitate pribatuan %15 gehiago.

Jaurlaritzaren ekarpen zuzenaz gain, beste 603,8 milioi euro gehiago aurreikusten ditu administrazioak unibertsitateentzat, "finantzaketa publiko lehiakorraren, kontratupeko diru-sarreren, nazioarteko finantzaketaren eta unibertsitateen baliabide propioen bidez".

Aurkeztutako planak hiru ardatz nagusi ditu:

Batetik, “Unibertsitatea+Enpresa eta unibertsitatea-gizartea harremanari bultzada, unibertsitateen ahaleginak bideratzeko indar traktore gisa, Euskadiren aurrerapena eta gizarte eraldaketa xede, eta Euskadiren beharrei erantzuteko”; bestetik “Euskal Unibertsitate Sistema bikaintasun-zientzia globalaren testuinguruan kokatzea eta finkatzea”; eta azkenik, Unibertsitatea+Euskadi Basque Country deiturikoa: “Prozesu hau unibertsitatearen misio guztietara hedatzen da, eta, horrez gain, gure gizarteak unibertsitate-sistemaren bidez beste gizarte batzuekin duen harremana sustatzen du”. Horiekin batera, Irakaskuntza Berritzailea eta Kalitatekoa eta Unibertsitate Komunitate Inklusiboa eta Berdintasunezkoa ardatzek osatzen dute plan berria, eta zeharkako bi ardatz ere nabarmendu dituzte: Digitalizazioa eta Gizarte-eragina.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...