Jaurlaritza euskarazko udal akten aferetan pertsonatuko da

  • Legebiltzarrean iragarri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: euskarazko udal akten auzietan demandatu gisa aurkeztuko da EAEko Gobernua. Besteak beste horixe eskatzen ari ziren Kontseilua eta UEMA, udalerri euskaldunak babestu ahal izateko.


2015eko martxoaren 03an - 07:22
Azken eguneraketa: 2015-03-04 13:48:29
Otsailaren 28ko manifestazioa, "Oztopo guztien gainetik, euskaraz biziko gara" lelopean (argazkia: Kontseilua).

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Legebiltzarrean adierazi duenez, administrazioen arteko harremanetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil daiteke, batak bestearen beharrik gabe. Espainiako Gobernu ordezkaritza behartuta dago hizkuntza ofizialetako edozeinetan tramiteak egitera.

Beizamako Udalak Eusko Jaurlaritzari auzian pertsonatzea eskatua zion, eta Legebiltzarrean adierazi duenez, halaxe egingo du. Afera interes orokorrekotzat jo du eta beste auzietan ere demandatu modura aurkeztuko da.

EH Bilduk ontzat jo du Eusko Jaurlaritza auzietan pertsonatzea. PSEren ustez, legezkoa da aktak euskaraz egitea. PPk Gobernu ordezkariaren alde egin du Legebiltzarrean.

Honelako egoerak saihesteko neurriak

Eusko Jaurlaritzak afera honetan zer egin beharko lukeen galdetuta, duela gutxi ondokoa zioen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Argia aldizkarian: “Jaurlaritzak uste badu Euskararen Legearen irakurketa zurruna egiten ari direla, baina lege horrek berak aukerak ematen dituela, epaiketetan egon beharko luke udalerrien defentsan. Kontrako epaiak egon daitezkeela aurreikusita B plana ere eduki beharko luke. Hau da, baloia Legebiltzarrean utzi behar da eta pentsatu zein moldaketa egin behar zaizkion legeari halako gauzak saihesteko”.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urquijok hogei udalerri inguru salatuak ditu udal aktak euskaraz baino ez helarazteagatik Gobernuari. Hogei bat auzitara eramanak eta beste hogei bati errekerimendua egina.

Urquijok Euskararen Legea du helduleku, eta haren esanetan, udalek barne aktak ezin dizkiete igorri Gobernu ordezkaritzari euskara hutsean, gaztelaniak alboan behar du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


Eguneraketa berriak daude