Japoniarren Antartikoko bale ehiza debekatu du Nazioarteko Justizia Epaitegiak

  • Australiak duela lau urte Japonia auzitara eraman zuen, ustez ikerketa zientifikorako ehizatzen zituzten baleen esplotazio komertziala egiteagatik. Nazioarteko Justizia Epaitegiak bale ehiza "zientifiko" hori debekatu du.


2014ko apirilaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Japoniarrek Antartikoan egiten zuten bale ehiza debekatu du Nazioarteko Justizia Epaitegiak. (Argazkia: SIBCI)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi herrialdeek tribunalaren epaia errespetatuko dutela adierazi dute.

Japoniak bale ehiza ikerkuntzaren baitan txertatuta justifikatu du, baita bale ehiza herrialdeko kulturaren parte dela adieraziz ere. Epaiak bale ehiza beharrezkoa ez dela berretsi du ordea, ozeanoen osasunerako praktika kaltegarria dela argudiatuz.

Greenpeace talde ekologistak, hainbat erakundek eta mundu osoko gobernuek bale ehiza gaitzetsi dute urte askoan. 1986ean xede komertzialerako ehizatzea debekatu zen arren, Japoniak bere horretan jarraitu du zientziaren aitzakia erabiliz.

Azken 20 urteetan 10.000 bale baino gehiago ehizatu dira Antartikoan, Ozeano Australean, Japoniatik 6.000 kilometrora.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude