Jaka Horien mobilizazioek kontratu sozial berria ekar lezakete

  • Emmanuel Macron, sindikatu, patronala, eta Frantziako Legebiltzarreko eta lurraldeetako hautetsiekin bildu da goizean Eliseoan; 10:00etan. Jaka Horien aldarrikapenei eman beharreko erantzuna adostu nahi du. Frantziako presidentea 20:00 orduetan zuzenduko zaie herritarrei.


2018ko abenduaren 10ean - 09:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errepublika Martxan! mugimenduaren izenean iritsi zen boterera duela hogei hilabete. Alta, Jaka Horiek deitu mugimenduak Eliseoko azken maizterra kolokan jarri dute. Macronen politikak funtsean, aurreko bi presidenteek –Nicolas Sarkozy eta François Hollande– hartutako norabide ekonomiko eskuindarra berretsi besterik ez du egin.

Macronen politika neoliberalak langileen erosteko ahalmena apaldu du, jubilatuen errentaren izoztu eta sektore sozial baztertuen prekarietatea areagotu. Presidenteak ez du aberatsen fortunen gaineko zerga igo nahi izan, aitzitik, erregaien gaineko zerga iragarri zuen orain hilabete.

Erregaien gaineko zerga igo nahi izateak jende oldearen mobilizazioak eragin ditu lau astez. Manifestazioak Frantzia osoan zabaldu dira, eta modu gogor batez Paris hiriburuan. Krisia piztu zenetik, Edouard Philippe lehen ministroak hartu izan du hitza gobernuaren jarrera agertzeko. Iragan astean, gobernuak erregaien gaineko zerga bertan behera –sei hilabeteko atzerapena jarri dio neurriari– utzi zuen.

Alabaina, erabakiak ez ditu Jaka Horiak konbentzitu, ezta gutxiagorik ere. Euren eskakizunak erregaien aferaz harago doa, eta gainera, beste sektore sozialen errebindikazioak gehitu zaizkie: ikasleak eta laborariak karrikara atera dira, besteak beste.

Jaka Horiek eragindako krisia ulertzeko modu bat zenbakietan erreparatzea da, hona datu batzuk:

Muriel Pénicauden ustez, Macronek neurri zehatzak eta berehalakoak hartuko ditu, hala ere, lan ministroak ez du ikusten urtarrilaz geroztik iragarrita zegoen soldata gutxienekoaren  %1,8 igoera baino gehiagokoa izatea. Bere ustez, neurri horrek enpleguan eragin txarra izango bailuke

Estatuak 89.000 polizia atera ditu Errepublikako bide nagusietara eta hirietako karriketara azken asteburuan. 974 pertsona atxilotu ditu Frantzian, hirietako 600 Parisen. Zazpi polizia zauritu izan dira eta 64 zibil zauritu Parisen. Errepublika osoan 118 izan dira zaurituak.

Jaka Horien erranetan 125.000 herritar mobilizatu dira estatu osoan. Barne ministro Castanerrek berriz, zenbakiak apaletsi ditu. Haren ustez, 100.000 izan dira. Datuak datu, zenbakiak zenbaki, Frantziako Gobernuak irtenbide bat eman behar dio krisiari, presidenteak aurpegia eman beharko du. Izan ere, Macronek ez du hitza hartu azken lau asteetan.

Gobernuko lan ministro Muriel Pénicaudek hitza hartu du, baita hauxe adierazi ere: “Macronek neurri zehatzak eta berehalakoak hartuko ditu”. Hala ere, lan ministroak ez du ikusten urtarrilaz geroztik iragarrita zegoen soldata gutxienekoaren (SMIC deitua) %1,8 igoera baino gehiagokoa izatea. Pénicauderen ustez, neurri horrek enpleguan eragin txarra izango bailuke.

 


Jaka Horien mugimendua kanalean gehiago
2019ko apirilaren 3
IRITZIA
Laru beilegi hori

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...