Jaizkibelen sutea sortu zuten guardia zibilak ez dira zigortuak izango


2019ko martxoaren 29an - 10:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Akusazioak urte bateko kartzela-zigorra eta isuna eskatu zituen bakoitzarentzat, baina azken buruan ez da epaiketarik egingo. Eguzki talde ekologistaren hitzetan, guardia zibilak errugabetuta geratu dira.

Eguzkik Fiskaltzari egotzi dio erabakia, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman duela aditzera eman ere. Talde ekologistak azaldu du zergatik dagoen erabakiaren aurka:

– Bost urteotan egin diren diligentzien bitartez, guztiz frogatutzat jo daiteke sutea salatu bezalaxe sortu zela.

– Fiskaltzak lehen unetik beretik akusatzeari uko egin zion arren.

– Bildutako frogek erakutsi dutenez, sutea zuhurtziagabetasun baten ondorio izan zela garbi dago. Ostera, ez dago argi zuhurtziagabetasun horren larritasunak erantzuleentzat ondorio penalik izan dezakeenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eguzki
Eguneraketa berriak daude