Donostia da gutxien birziklatzen duen herria Gipuzkoan

  • Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta “greenwashing-a” egitea egotzi die erakundeei.


2021eko uztailaren 28an - 10:56
Azken eguneraketa: 12:57
Argazkia: Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Datuak aintzat hartuta, Donostia izan zen iaz gutxien birziklatu zuen herria. Hiriko hondakinen %43 besterik ez zen bildu gaika, eta mankomunitatearen batez bestekoa %52koa izan zen. Astigarraga, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil dira beste herriak. Lasarte-Oria izan ezik guztiak kokatzen dira batez bestekoaren gainetik. Horrez gain, San Marko da Gipuzkoako gaikako bilketa gutxien egiten duen mankomunitatea. Gipuzkoako batez bestekoa %57,98koa da, eta Donostia hamabost puntu azpitik egon zen.

Bestetik, Eguzkiko kideen ustez, hau ez da “kontzientziazio kanpainak” ugaltzen konponduko, eta ez dago “herritarren kontzientzia ekologikoaren” esku. Neurri “eraginkorrak” hartzeko beharra azpimarratu dute: “sistemaren eraginkortasuna erabakigarria da”. Azkenik, Donostiako Udalak birziklatzearen erantzukizuna herritarron esku uzten duela salatu dute. “Itxurakeriak alde batera utzi eta beraiek kontzientziatu daitezela”.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...